Nekazaritza ustialekuen titular diren pertsona fisiko eta juridikoek jaso ahal izango dituzte diru laguntza hauek, baldin eta betetzen badituzte: batetik, onuradun izaera lortzeko Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako baldintzak; eta, bestetik, 1. atalean aipatutako foru dekretuak 17 eta 18 artikuluetan xedatutako baldintza bereziak.
Neurri honen xedea da nekazariei laguntza bat ematea, mendialdeetako eta muga natural nabarmenak dituzten beste aldeetako nekazaritzak dituen zailtasunen ondoriozko gastu gehigarriak eta diru-sarrera galerak osorik edo zati batean konpentsatzeko.
Epea: 2017/05/02