01

abu / 2016

Merkataritza elektronikoa_Irailak’16 (Hondarribia)

20160609113220875HONDARRIBIA EKINTZAILE PROGRAMA

Hondarribiko ekintzaileentzat   edota Hondarribian bertan beraien negozio-ideia sustatu nahi dutenentzako formakuntza programa:

Helburuak: Produktuak edo zerbitzuak online saltzen dituen web gune bat sortzeko, administratzeko eta sustatzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta ezaupideak ulertzea eta garatzea.

Marketin elektronikoaren aukerak neureganatzea eta aukera horiek balizko bezeroak nire web gunera erakartzeko ustiatzea. (50 orduko iraupena)

comercio electronico bilaketarekin bat datozen irudiak

Publiko hartzailea: Interneten negozioak sortu nahi dituzten edo sarea beren produktuak edo zerbitzuak merkaturatzeko aprobetxatu nahi dituzten ekintzaile edo profesionalak.

Internet, posta elektronikoa eta ofimatikako tresnarik oinarrizkoenak erabiltzen ohituak dauden ikasleak, salmenta elektronikoko web gune bat edota online katalogo bat sortzeko interesa dutenak. Facebook edo/eta gainerako gizarte sare orokorrak erabiltzaile mailan ezagutzen dituztenak.

Edukiak: Ikastaroak 3 modulu ditu:

1) Merkataritza elektronikoaren kultura eta ezaugarriak. Hastapenak. Merkataritzako harreman digitalek zer abantaila eta desabantaila duten aztertuko da eta ikusiko da zein alderdi izan behar den kontuan online salmentara eskainitako web bat abian jartzeko.

2) Merkataritza guneak nola kudeatu Facebook plataforma sozialaren bitartez. Ikusiko dugu nolako aukerak dauden produktuak gizarte sareen bidez saltzeko: marketinetik hasita, Facebookeko enpresa baten orrialdean dagoen denda bateraino.

3. Merkataritza elektronikoaren gune bat diseinatzea WooCommerce-erekin.

Mundu osoan proiekzio eta hazkuntza erlatibo handiena duen ecommerce webaren aplikazioa ezagutuko dugu. Online denda orok eduki behar duen produktu-katalogo bat sortuko dugu, ordainketa-pasarelak, eskaintzak, kupoiak eta logistika.

NON?: Puntala Enpresa Zentroan – Hendaia, 10 – Hondarribia

NOIZ?: Irailaren 19tik 30era, astelehenetik ostiralera

ORDUTEGIA: 9.00 – 14.00

LEKUAK: 10

 IZEN-EMATEAK

logo hondarribia +habian + bbizirik

This entry was posted in Bideoak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude