Deialdi honetako diru laguntzak jasotzeko, nekazaritza elkarteek legez eraturik egon behar dute, ordezkapeneko zerbitzuak eman behar dituzte eta aipatutako 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuak, 76. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dituzte.
3. Diru laguntzen xedea.
Diru laguntzak legez eratuta dauden eta nekazaritza ustialekuen titular, titularkide eta langileen aldi baterako ordezkapen zerbitzuak ezarrita dauzkaten nekazaritza elkarteei emango zaizkie, betiere, elkarteko kideak nekazari profesionalak badira.
Honako arrazoi hauengatik emandako ordezkapen zerbitzuek jaso ahal izango dituzte diru laguntzak:
a) Oporrak.
b) Gaixotasuna.
c) Ezkontza.
d) Amatasuna.
e) Aitatasuna.
f) Istripua.
g) Lanbide heziketako jardueretan parte hartzea.
h) Familia beharrak.
i) Titularra edo titularkidea hiltzea.