16

mai / 2016

Nekazari­tza ustiategietan inber­tsioak egiteko lagun­tzak eta nekazari gazteek enpresak sor­tzeko lagun­tzak.

A) LAGUNTZA NEKAZARITZA USTIATEGIETAN INBERTSIOTARAKO

 Diru lagun­tzen xedeak.

Honako hauek dira helburu bereziak:

a)  Ustiategien ekoizpena merkatuaren beharren arabera egoki­tzera zuzendutako inber­tsioak bul­tza­tzea, bereziki ekoizpenen kalitatea eta uzta biltegira­tzen hobe­tzen lagun­tzen dutenak.
b)  Enpresa kudeaketa eta ustiategien errentagarritasuna hobe­tzeko inber­tsioak susta­tzea, bereziki ekoizpen kostuak murrizteko, energia gastua murrizteko, ekoizpena handi­tzeko eta nekazari­tza jarduerak anizteko inber­tsioak.
c)  Ustiategien ekoizteko ahalmena handi­tzera zuzendutako inber­tsioak bul­tza­tzea, bereziki, makineria eta instalazioak erosteko inber­tsioak, hartara ustiategia hobeto eramateko eta laneko ekoizpena hobe­tzeko.

d)  Ingurumen iraunkortasuna hobe­tzera zuzendutako inber­tsioak bul­tza­tzea, bereziki ekoizpen ekologiko eta integratuko sistemak zein nekazari­tza eta abel­tzain­tza ustiategietako hondakinen tratamenduko hobekun­tzak kontuan har­tzen dituztenak. Orobat sustatuko da berotegi efektua duten gas emisioen murrizketa eta ongarrien erabilera eraginkorragoa izatea, hartara lurraren ekoizpenaren iraunkortasuna susta­tzeko.
e)  Abereen higienea eta ongizatea, elikagaien segurtasuna, ekoizpenen ibilbidea eta laneko segurtasuna hobe­tzera bideratutako inber­tsioak ahalbide­tzea, gai horietan, arau komunitario berriak bete­tzera zuzendutakoak, bereziki.
f)  Inber­tsio berri­tzaileak ahalbide­tzea, esate baterako, ustiategietako energia kostuak murrizteko bioenergia edota energia berriztagarrien ezarpena, edota, Informazio eta Komunikazioaren Teknologien erabilera (IKTak).

B) NEKAZARI GAZTEEK ENPRESAK SOR­TZEKO LAGUN­TZAK

 Neurriaren helburua.

Neurri honen helburua da erraztea, batetik, ondo prestatutako gazteak nekazari­tza sektorean sar­tzea eta, bestetik, belaunaldi erreleboa, 1.305/2013 Erregelamenduak 5. artikuluan zehaztutako helburuek aurreikusten duten moduan. Horrez gain, beste helburu bat da landa lurren tokiko garapena susta­tzea, diber­tsi­fikazioa, enpresen sorrera eta garapena, eta enplegua bul­tza­tuz.

INFO +

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude