20

api / 2020

Nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-sektoreei aparteko laguntzak_COVID-19

Nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-sektoreei aparteko laguntzak, ekoizpen- eta merkataritza-jarduerei eusteko Covid-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntzen-esparruaren babesean

Laguntzok itzuli beharrik gabeko laguntza gisa ezartzen dira, aldi baterako soberakinak izoztea edo antzeko teknika bat erabiliz kontserbatzea helburu dutenak. Produktuak fresko kontserbatzeko, enpresaren beraren instalazioak erabil daitezke, edo, bestela, hirugarrenen instalazioak.

Honako produktu hauek lagunduko dira diruz:

a) Barazkiak: urazak, piperrak, tomateak eta EAEko ustiategietako beste barazki batzuk.
b) Frutak: sagarrak, madariak, kiwiak, fruitu gorriak eta EAEko ustiategietako beste fruta batzuk.
c) Zereal eta tuberkuluak: freskoan prozesatutako patata eta zerealak.
d) Haragikiak: haragi-piezak, honako animalia hauek hiltzetik datozenak: behi, ardi, ahuntz, txerri, zaldi eta hegaztiak.
e) Arrantza: aldez aurretik izoztutako berdela biltegiratzea.

Epea: 2020/09/30 ♦  info +

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Empleo, Enplegua, Enpresa-kudeaketa, Merkataritza-Comercio kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude