12

api / 2017

Nekazaritza-produkzio jasangarriko tekniken bidezko –EAEko Landa Garapeneko 2015-2020 Programan aurreikusitakoak– laborantza estentsiboen dibertsifikaziorako nekazaritza- eta ingurumen-laguntzetarako 2017ko deialdia

Pertsona onuradunek bete beharreko baldintzak.

1.– Diru-laguntza horiek jaso ahal izango dituzte nekazaritza-ustiategien titular diren pertsona fisiko edo juridikoek, edo legez osatutako nekazarien taldeek, baldin eta honako baldintza orokor hauek betetzen badituzte, betiere:

a) Ustiategia Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea, eta egoitza fiskala EAEn izatea. Halaber, dagozkien erregistro ofizialean inskribatuta egon behar dute lursailek.

b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta izatea, bai eta diru-laguntzen itzulketak ere.

c) Honako laborantza-talde hauetako bateko ekoizleak izatea:

– 1. taldea.– Udako laborantza ureztatuko ale-lekaleak, gizakiek kontsumitzekoak.

– 2. taldea.– Udako laborantza ureztatuko baratze estentsiboak.

– 3. taldea.– Hazitarako patata eta gizakiek kontsumitzeko patata.

– 4. taldea.– Azukre-erremolatxa.

d) Ustiategian, laborantza estentsiborako 20.000 m2-ko azalera gutxienez izatea, aurreko paragrafoan aurreikusitako laborantza multzoari dagokionez. 10.000 m2 baino gutxiagoko laborantza multzo batek ezin du diru-laguntza eskatu.

e) Laborantza bat baino gehiagoko lursailek ereintza erregularrak eta homogeneoak izatea.

f) Agindu honetan aurreikusitako laborantza estentsiboen ereindako lursailak aitortzea «Eskabide bakarra» atalean; atal hori aurreikusia dago otsailaren 16ko 20/2016 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan hauek garatu eta aplikatzekoan: Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) zuzeneko laguntzen erregimenak, Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (SIGPAC) eta laguntzen onuradunek bete beharreko baldintzak.

g) Eskatzailea ez egotea zigor- eta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne hartuta, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin.

Epea: Eskabideak aurkezteko epea agindu hau argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta NPEn barne hartutako laguntza zuzenen eskabideak aurkezteko egunean amaituko. Hala eta guztiz ere, aintzat hartuko dira helburu horrekin 2017ko otsailaren 1etik aurrera aurkeztu diren eskabideak, eta baliotasuna emango zaie.

info +

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude