Nekazaritza baliotsua da landa-eremuetako ekonomia jasangarria izan dadin. Nekazariek hainbat lan egiten dute, janariak ekoiztetik natura eta turismoa zaintzeraino; euren jarduerei esker, ondasun publikoak hornitzen dituzte.
Xedea: Agindu honen xedea da laguntza hauetarako 2016rako deialdia iragartzea: M03.1. Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntza, eta M03.2. Informazio- eta promozio-jardueretarako laguntza, barne-merkatuko ekoizle taldeek abiaraziak. Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programaren barruan aurreikusiak dira laguntza horiek.
Laguntza-motak: Bi motatako laguntzak daude:
a) Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntza. Urteko ordainsari bat emango da ustiategiko; ordainsari horren zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartuko dira zenbaterainokoak diren eskatzaileari kalitate-araubideak eragiten dizkion kostu finkoak, onuraduna inskribatzen denetik 5 urtera gehienez.
b) Informazio- eta promozio-jardueretarako laguntza, ekoizle taldeek merkatu erkiderako egindako jardueretarako, kalitate-araubideren batek estalitako produktuei begira. Diru-laguntza zuzen baten bidez lagunduko da informazio- eta promozio-ekintzetan diruz lagundu daitezkeen kostuen ehuneko baten gainean.