07

abu / 2017

Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzak_2017

M03.1. Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntza

M03.2. Informazio- eta promozio-jardueretarako laguntza

Laguntzak bi motatakoak dira:

a) Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntza. Urteko ordainsari bat emango da ustiategiko; ordainsari horren zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartuko dira zenbaterainokoak diren eskatzaileari kalitate-araubideak eragiten dizkion kostu finkoak, onuraduna inskribatzen denetik 5 urtera gehienez.

b) Informazio- eta promozio-jardueretarako laguntza, ekoizle taldeek merkatu erkiderako egindako jardueretarako, kalitate-araubideren batek estalitako produktuei begira. Diru-laguntza zuzen baten bidez lagunduko da informazio- eta promozio-ekintzetan diruz lagundu daitezkeen kostuen ehuneko baten gainean.

Epea: 2017/09/30

info +

info 2 +

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude