19

mai / 2020

niETXETIKprestatzenNAIZ

Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa Bizirik-en bitartez, hainbat ekimen egiten jarraitzen dute langabezian dauden pertsonei lana aurkitzen laguntzeko.

Ekimen horietako azkena niETXETIKprestatzenNAIZ da, langabezian dauden pertsonentzako doako hainbat tailer barne hartzen dituena, lana bilatzeko orduan haien kokapena eta trebetasunak hobetzeko helburuarekin.

Lehen online tailerra, ‘Denbora eraginkortasunez kudeatzea enplegu-bilaketan”, maiatzaren 19an izango da, 17:00etatik 19:00etara, eta Laura Ramirez lan-entrenatzaileak emango du. Helburua lana bilatzeko garaian denbora modu eraginkorrean kudeatzeko gakoak ezagutzea da.

Bigarren online tailerra, ‘Atera etekina zure Linkedin profilari‘, maiatzaren 21ean izango da, 10:30etik 12:00etara. Community Manager Enara Francok ematen du prestakuntza, eta langabezian dauden pertsonen Linkedinen profila hobetzea du helburu, bai eta harreman interesgarriak bilatzen ikastea ere, lana aurkitzeko lana errazteko.

Bi prestakuntza horiek ZOOM bideokonferentzia aplikazioaren bidez emango dira. Izen-emateak www.elespazio.com webgunean egin daitezke, Jarduerak atalean, eta plazak mugatuta egongo dira.

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Empleo, Enplegua, Enpresa-kudeaketa, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude