11

api / 2017

OLATUAK diru laguntzak: ikuspegi artistiko-kulturaletik prozesu berritzaileekin eta gizarte eraldaketarekin zerikusia duten proiektu puntualetarako

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen jarduerak

Diru laguntza hauen  xedea izango da proiektu puntualen finantzaketa. Proiektu puntual hauek urteko programa baten barruan sartu gabekoak izan behar dute. Hasiera eta bukaera programatua eta helburu zehatza dutenak, luzera begirako garapenik gabe.

Proiektu puntual horiek ekintza artistiko-kulturalen bidez prozesu berritzaileetan eta gizarte eraldaketan eragin behar dute, zeharka nahiz arazo zehatzei zuzenduta.

Ekintza horiek kulturaren alderdi sozial eta eraldatzaileenak landu behar dituzte, eta elkargune bat sortu kulturaren eta gizarte duinago baten artean, zeina lerratuago egongo den bakean oinarritutako bizikidetzara, jasangarritasun ekologikora, pertsonen arteko berdintasunera, elkartasunera,  partaidetzara eta gizarte integraziora.

Diru laguntzek berezko duten izaera dela eta, kanpo geratzen dira suntsikorra ez den ekipamendua eta materiala erosteko inbertsioen gastuak eta lokalak  egokitzeko lanak.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2017ko apirilak 25

info +

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude