24

eka / 2020

Online formakuntza berria: Bezeroetako espezialistak II

BEZEROETAKO ESPEZIALISTAK

Tejido empresarial

Nerea Urcolak emandako prestakuntzak izandako arrakastaren ondoren, uztailean data berriak finkatu ditugu: 3a, 6a eta 10a, 13:30etik 15: 30era.

Programaren bidez, helburu hauek lortu nahi dira:

1. NEGOZIOAREN ZUZENDARITZARI LAGUNTZEA bere taldea indartzen eta negozioak bezeroarekin eta merkataritzarekin duen KONPROMISO-MAILA handitzeko zeregin partikularrean.

2. Negozioko pertsonak edo taldeak bezeroarenganako orientazioari dagokionez dituen ohitura negatiboak DIAGNOSTIKATZEA.

3. Hartu eta garatu beharreko “OHITUREZ” JABETZEA, bezeroarenganako orientazioan eredugarriak izateko.

4. BEZEROENGAN ADITUAK izatearen garrantziaz sentsibilizatzea.

5. Bezeroak saltokiko taldearen lanari buruz izan dezakeen pertzepzioa aztertzeko prozesu batean LAGUNTZEA eta bezeroak ekipo horri buruz izan lezakeen irudia ERAIKITZEA. (Telefono bidezko arreta, langileak, Internet, etab.)

6. Pertsonak beste prestakuntza-esperientzia baten bidez MOTIBATZEA.

7. Bezeroari begira LAN EGITEN IKASTEA, prozesu osoan bezeroaren arduradun sentituz. 8. HOBETZEKO KONPROMEZUAK HARTZEA. .

Epea zabalik!

Eman izena online formakuntzan

Webinarra Irungo merkatariei zuzenduta dago eta doakoa da. Edukiera 12 lekuentzako mugatuta dago, eta izen-ematearen ordenaren arabera osatuko dira.

Prestakuntza Zoom plataformaren bidez egingo da, eta, aldez aurretik, zure gailuan instalatuta eduki beharko duzu. Hemen deskarga dezakezu, WWW.ZOOM.US. Baieztapen-mezuarekin batera bilerarako esteka bidaliko dizuegu.

Prestakuntza pantailarik eta soinurik gabe egingo da, hau da, bertaratzen zaretenok prestatzailea eta moderatzaileak ikusi eta entzun ahal izango dituzue, baina ez duzue mikrofonorako sarbiderik izango eta ez zaizue pantailan ikusiko. Galderen txanda hasitakoan, galderak idatziz egingo dira txataren bidez eta moderatzaileek irakasleari planteatuko dizkiote

logos 2019

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak, Merkataritza-Comercio kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude