07

urt / 2016

KARTEL LEHIAKETA ANTOLATU DA 2016 URTEKO “HONDARRIBIA BLUES FESTIVAL” JAUIALDIRAKO

2016 urteko “Hondarribia Blues Festival” jaialdiaren irudia lehiaketa bidez aukeratuko da. Hala adierazi dute gaur prentsaurrekoan María Serrano Udaleko Turismo Zinegotziak eta Fernando Malles jaialdiaren antolatzaileen ordezkariak. Kartelak aurkezteko epea bihar hasi eta urtarrilaren 20an amaituko da, izen-emateak Udaleko BAZen egin behar dira. “Hilabete asko falta dira jaialdirako, baina asmoa urtarril amaierarako kartel iragarlea eskuartean izatea da, hala jaialdiaren barruko lanarekin jarraitu ahal izateko; jaialdia urtetik urtera gora doa, eta musika erreferenta bihurtu da;” adierazi du María Serranok. Fernando Mallesek zera adierazi du: orain arte diseinatzaile batek egiten zuen kartela urtero, baina beste urrats bat eman nahi dugu, eta guztiok pentsatu dugu aukera hau irekitzea komeni zela, interesa duen edozeinek parte hartu ahal izateko. Gainera, lanak formatu digitalean entregatu behar dira Udaletxeko BAZen (eta ez kartel formatuan). Hala jende gehiagok hartu ahal izango du parte”. Epaimahai profesional batek erabakiko du zein kartelek eirabazi duen lehiaketa, eta saria 500€koa izango da. Kartelaren gaia “Hondarribia Blues Festival” jaialdiaren ingurukoa izango da, eta bertan nahitaez testu hau azalduko da: Hondarribia Blues Festival Uztailak 14-17 Julio 2016 blueshondarribia.com20151228162021_1_HBF2016_Cartel eusk.pdf

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Lehiaketak kategorietan argitaratu da eta , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude