03

aza / 2016

Ostegunak interesatu egiten zaizkizu

los jueves te interesan

Zuzendarien alokairua, zure enpresaren babes penala, lokalak irekitzeko eskakizunak eta Interneteko doako tresnak turismoaren sektorerako eta txikikazko komertziorako prestatu ditugun gaur egungo gaiak dira, ordu eta erdiko hitzaldi entretenigarri bat entzundakoan eguneratuta egon zaitezen gai horiei buruz.

Lekua: Irun Factory (Jose Antonio Loidi Bizcarrondo, 8) – Tel: 943 63 30 76

Informa zaitez eta izena eman!

PROGRAMA

Azaroak 17. 09:30-11:00

Zuzendarien alokairua, enpresa kudeatzeko modu berri bat

Zuzendarien alokairua: Zer da? Noiz eta nola kontratatu? Zergatik? Zer eginkizun betetzen dituzte?

  • Hizlaria: Raúl Bon, enpresen aldi baterako zuzendaritzan espezializatutako Bai Manager zerbitzu-enpresaren sortzailea, Euskalit Bikaintasunaren Euskal Fundazioaren laguntzailea, AIME Asociación Interim Management España elkarteko bazkidea eta Adegiren Ekintzaileen Foroko bazkidea

Izen ematea

Abenduak 1. 09:30-11:00

Negoziorako lagungarriak diren doako tresnak Interneten: Google My Business eta TripAdvisor

Ikasi nola baliatu Google My Business eta TripAdvisor zure negozioa besteen gainetik nabarmentzeko

Bereziki turismoko eta txikizkako merkataritzako sektorera zuzenduta.

  • Hizlaria: Jon Oliden, Azaldu Marketing Interneten zein Internetetik kanpo turismo-sektoreko enpresa txiki eta ertainen ikusgarritasuna hobetzen espezializatutako enpresaren sortzailea.

Izen ematea

Abenduak 15. 09:30-11:00

Enpresaren babes penala

Entzun al duzu pertsona juridikoen erantzukizun penalaren berri? Ikasi nola sortu zen eta zer desberdintasun dauden pertsona fisikoen erantzukizun penalaren aldean, zer delitu mota egin ditzaketen enpresek eta zer zigor jar dakizkiekeen. Ikasi nola babestu enpresa prebentzio penaleko planen bitartez (compliance).

  • Hizlaria: María Ferrer Valles, Zuzenbideko lizentziaduna, Hirigintza eta Eraikuntza Zuzenbideko masterduna, Complianceko Aditua tituluduna eta Ferval Soluciones Legales eta Ferrer Valles Abogados bulegoen sortzailea

Izen ematea

Urtarrilak 19. 09:30-11:00

Negoziotarako lokalak irekitzeari buruz jakin beharrekoa

Lokala egokiro aukeratzearen araberakoa izan daiteke negozioak arrakasta izatea. Lokala aukeratu aurretik, ikasi zer eskakizun bete behar diren: zer izapide egin behar diren Udalaren aurrean eta zer eskakizun bete behar dituzten obra eta erreforma-lanek indarrean dagoen araudiaren arabera.

  • Hizlaria: Ana Lezcano, arkitektoa, Hirigintzaren Plangintza eta Garapeneko graduondoko tituluduna, eraikinen ikuskapen teknikoan prestakuntza osagarria emana, proiektu eta obretako aholkulari eta kudeatzailea eta Gipuzkoako Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Zuzendaritza Batzordeko kidea

Izen ematea

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak kategorietan argitaratu da eta , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude