10

ots / 2016

Otsailean, sendotutako IDEIATIK ENPRESARA tailerraren edizio berria. AZKEN LEKUAK!!

Otsailaren 15ean ekintzaileentzako tailer berri bat hasiko da IDEIATIK ENPRESARA izenekoa. Tailer hau autoenplegua lan aukera izan daitekeela uste duten pertsonei zuzentzen zaie. Tailer hauetan kontzientzia ekintzailea bultzatuko da negozio-ideiak antzematen lan eginez eta pertsona ekintzaile guztiek garatu behar dituzten gaitasunak eta jarrerak aztertuz.

Tailer hauek 80 ordukoak dira eta lau aste lektibotan emango dira (9:00etatik 13.00etara)

Kurtsoaren lehenengo partean ezaugarri pertsonalekin lotuta dauden alderdiak izango dira gai nagusiak, eta balioetan zein trebetasun ekintzaileetan lan egingo da.

Ikastaroaren bigarren partea erabat praktikoa da, eta negozio-ideiaren diagnostikorako zein enpresa-plana zehazteko tresna izateko balioko du. Ikastaroan zehar pertsona bakoitzak bere enpresa-proiektuan kontuan izan beharreko alderdi nagusiak (legalak, fiskalak, kokapenari, salmentei, finantzei eta abarrei dagozkienak) aztertuko dira.

Izen-emateak

Informazio gehiago:  T 943  63 39 37 – Bidasoa bizirik – Mirarietako Ama Birjina, zg (Ospital Zaharreko atzekaldean)

LOGOS_BA_DIPU

This entry was posted in Ekintzaile-komunitatea, Ikastaroak eta tailerrak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude