11

aza / 2013

Bidasoa bizirik eta Banco Sabadell eskualdeko pertsona ekintzaileeli laguntzeko elkartu dira

Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bidez, gure eskualdean ekintzailetza eta enpresa-proiektu berriak sor daitezen laguntzen jarraitzen dute. Hala adierazten du Bidasoa bizirikek Banco Sabadell S.A. finantza erakundearekin sinatutako lankidetza hitzarmen berriak.

Produktu eta zerbitzu multzo bat da, beren enpresa-proiektua Bidasoa biziriken aurkezten edo egiten duten eta aldeko txosten teknikoa lortzen duten pertsona ekintzaileentzat pentsatua.

Ekintzaileentzako lehen mailegua, adibidez, epe laburrera egiten den finantzaketa 300 convenio 3bat da, jarduera profesionala gauzatzeko beharrezkoa den hasierako inbertsioaren %100 arterainokoa, interes finkokoa, gehienez 5 urteko epearekin eta interes bereziekin.

Horiez gain badira e-commercerekin, exportazioarekin edo urruneko bankuarekin lotutako beste produktu eta zerbitzu batzuk ere, eta Irun eta Hondarribiko pertsona ekintzaileen premia bereziei erantzungo lieketen beste produktu eta finantza-zerbitzuen azterketa.

Beraz, egoera ekonomiko zail honetan finantzaketa aukera berri bat sortu da eskualdeko pertsona ekintzaileentzat.

Hitzarmen hau, Bidasoa bizirikek urteetan zehar beste entitate batzuekin sinatutako beste hitzarmen batzuk bezala, Eskualdeko ekintzaileen egoera hobetzeko eta beren enpresa-proiektuak sortzen eta garatzen lagunduko dien bide alternatiboa eskaintzeko lankidetzaren oinarria izango da.

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

04

aza / 2013

ETORKI GAMES, sakeleko telefonoentzako joku garatzaile enpresa irundarra

Honako lotura honetan, lehen eskutik ezagutu ahal izango dituzue ETORKI GAMES, enpresako kideak. Irungo enpresa gazte bat da, eta sakeleko telefonoetarako jokoak egiten ditu. Telebista digitaleko #estápasando programak, hori ere Irungoa, elkarrizketa  bat egin zien, eta hemen partekatzen dugu Bidasoaldeko ekintzaileen komunitate osoarekin.

Ikusi elkarrizketa

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea

16

urr / 2013

TXIKIMUSIKA: HAUR MUSIKA BAINO GEHIAGO


Unodos
!!, Bidasoko Txikiak eta Ezmugak elkarteek sortu dute jardunaldi hau, eta helburua da haurtzaroko soinu-banda estilotan aberastea, haur-musika genero bakar izatetik haratago.

2013ko urriak 15

“Ideiatik enpresara” ikastaroa, dagoeneko, klasiko bat bihurtu da Bidasoa bizirikeko autoenpleguaren departamentuan, eta, hain zuzen, hori izan zen Ez Mugak eta Bidasoko Txikiak elkarteek duela hilabete batzuk aurkitu zuten eszenatoki ezin hobea.

Ikastaro honetan parte hartzen duten ekintzaileen proiektuak berak lantzeaz gainera, “Ideiatik enpresara” ekimenaren berezitasunak dira kezka berak partekatzen dituzten pertsona-talde bat batzen duela, beste ekimen batzuk ezagutzeko aukera ematen duela eta, batzuetan, oraingoan bezala, elkarlana berez sortzen dela.

Proiektu honetan Unodos!! sartuta, Txikimusika, dagoeneko, errealitate bat da gure lurraldean.

CARTEL

Seguir leyendo

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Proposamenak

10

urr / 2013

Nekazariek ekoizpen ekologikorako egiten duten lehenengo instalaziorako diru laguntzak

Diru laguntza hauen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazariek dagokion deialdiko urtean lehenengo instalaziorako egindako inbertsioak finantzatzea: Dela nekazaritza edo abeltzaintza ekologikoa ekoizteko ustiategien titular edo titularkide bezala; dela aipatutako ekoizpenean ari den eta urte horretan osatua den elkarteko ustiategi bateko kide bezala

Dekretua

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

07

urr / 2013

Denda berriek ateak zabaltzen dituzte K-BIZIAK egitasmoaren pean

Eduki hau gazteleraz bakarrik dago. Barkatu eragozpenak

Desde que en 2010 se inició el programa de ayudas, se han creado 32 negocios, de los que siguen en marcha 27

(Diario Vasco) 06.10.13 – 00:33 -:: MARÍA JOSÉ ATIENZA | IRUN.
 

Seis nuevos negocios se han puesto en marcha en los Nuevos comercios abren sus puertas bajo la iniciativa K-Biziakúltimos meses bajo el paraguas de K-Biziak, un programa de ayudas a emprendedores impulsado por el Ayuntamiento de Irun y Bidasoa activa. Con estas nuevas incorporaciones, K-Biziak suma, hasta la fecha, un total de 32 proyectos aprobados, que han supuesto la apertura de otros tantos negocios o establecimientos comerciales, de los cuales 27 continúan en marcha. Las nuevas incorporaciones son: Eider. Productos de estética (plaza de Pío XII, 1); Tinta Cómics (José Eguino, 10); Ola Enmarcación (José Eguino, 10-dcha.); Txuletari (Fuenterrabía, 43); Fisioterapia Itziar Pomar (Javier Esteban Indart, 7) y Dondeana (Luis de Uranzu, 18).

El proyecto K-Biziak nació dentro del Acuerdo General por el Desarrollo Económico y el Nuevos comercios abren sus puertas bajo la iniciativa K-BiziakEmpleo, en una apuesta por reactivar el consumo y la inversión en zonas urbanas muy concretas, como los entornos de la calle Fuenterrabía y de la plaza de Pío XII. Los primeros establecimientos puestos en marcha con las ayudas de K-Biziak abrieron sus puertas en 2010 y este mismo año se han incorporado al programa otras zonas de la ciudad, como la Parte Vieja y San Miguel.

Seguir leyendo

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

02

urr / 2013

Berdintasunerako bideari ekin

Lan esparruan ekiteko asmoa duten emakumeekin mintegia. Helburua egungo ekintzailetzaren eta autoenpleguaren egoeraren inguruan eta honetarako erabilgarri dauden laguntzen eta baliabideen inguruan informatzea da. Aldi berean, esparru honetako emakumeen esperientziak ezagutaraziko dira eta partaideek beraien proiektuak aurrera eramatean dituzten itxaropenak, interesak eta beharrak jasoko dira. Jardunaldiaren garapena: aurkezpena eta egoeraren azterketa Lanbideko arduradun politikoen eskutik; autoenpleguan eta ekintzailetzan esperientzia duten emakumeekin mahai-ingurua; partaideen iritziak, iradokizunak, beharrak eta zalantzak jaso; proiektuen sustapenerako baliabideen eta laguntzen aurkezpena Lanbideko ordezkarien eskutik.

Mintegi hau, urriaren 1etik 31ra ospatuko den X. Berdintasunerako Gunean kokatua dago.

Noiz: Urriak 16 goizeko 10etatik 14etara

Non: Emakumeen Etxean. Okendo, 9. Donostia

Programa

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Ikastaroak eta tailerrak

30

ira / 2013

(Español) Ley de las personas EMPRENDEDORAS

Eduki hau gazteleraz bakarrik dago. Barkatu eragozpenak

El sábado 28 de septiembre se acaba de publicar en el BOE la Ley de apoyo a las personas emprendedoras y su internacionalización.

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea

27

ira / 2013

I. IRUN EKINTZAN SARIA BERRIKUNTZARI ENPRESAN

Oinarri hauen xedea da Irungo Udalaren aldetik sariak emateko asmoa arautzea. Sarietan, lehia bidez parte hartu beharko da, eta Irungo pertsona fisiko edo juridikoentzako da, betiere enpresaren edozein alorretan (produktua edo zerbitzua, prozesuak, merkatua, negozio-eredua, barne-antolakuntza), enpresaren egoera hobetze aldera, 2013an proiektu berritzaile bat abian jarri edo garatu behar dutenentzako. 

iNFO+

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

26

ira / 2013

Landa Garapen Iraunkorrerako Programa (LEADER)

AGINDUA, 2013ko irailaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Flock of Sheep in Mountain TransAlpina  IMG 7517 320x480 jpgsailburuarena, azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren arabera, 2013. ekitaldirako laguntzen deialdia egiten duena. Dekretu horren bitartez, Leader ikuspegia aplikatzea arautzen da, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko 2017-2013ko Landa Garapen Iraunkorrerako Programarekin bat etorriaz.

Ikusi dekretua

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

26

ira / 2013

Landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak (EREIN programa)

AGINDUA, 2013ko irailaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Healthy Vegetables 133124 480x360 jpgsailburuarena, landa-inguruetan enplegua sortzeko 2013ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten duena. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautzen dituen urriaren 7ko 171/2008 Dekretuan aurreikusita daude (Erein programa).

Ikusi dekretua

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea
Página 109 de 121« Primera...102030...107108109110111...120...Última »