07

eka / 2013

Langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan oinarritutako diru-laguntzak

Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduak oinarri arautzaileak ezarri zituen Gizarte Segurantzako kuoten diru-laguntzak emateko, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Bada, agindu horren helburua da kotizaziopeko langabezia-prestazioa jasotzen dutenen autoenplegua erraztera bideratutako diru-laguntzak arautzea. Diru-laguntza horien bidez, langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzeko eskubidea baliatu dutenei Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa egiten zaie, kuota horien egungo balioaren arabera, betiere, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuak (geroagoko arauen bidez sartutako aldaketak ere kontutan hartuta) ahalmena ematen dio erakunde kudeatzaileari langabezia-prestazioaren zenbatekoa aldi bakarrean ordaintzeko, egun duen balioaren arabera. Prestazioen onuradun hauei egin ahal izango zaie ordainketa hori: batetik, kooperatibetan edo lan-sozietateetan bazkide-langile edo lan-bazkide gisa –modu egonkorrean– sartu nahi dutenei, eta, bestetik, % 33ko edo gehiagoko minusbaliotasuna izanik, langile autonomo bihurtu nahi dutenei.

Info+

Taula

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

05

eka / 2013

Nekazaritzako ustialekuak modernizatzeko laguntzen 2013ko deialdia

«Nekazari­tza ustialekuak moderniza­tzeko lagun­tzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazari­tza ustialekuetako lehiakortasuna eta ingurumen iraunkortasuna hobe­tzeko lagun­tzak ezar­tzen dituen 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuak arau­tzen ditu: I. tituluko II. kapituluan. Foru dekretu horrek, berriz, garatu egiten ditu lurralde honetarako Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko 2007-2013 Programak (LGP) aurreikusitako neurriak, Europako Batzor­deak 2008ko ­otsailaren 15eko erabaki bitartez onartutakoak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari kudea­tzea dagozkionak.

Info +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

05

eka / 2013

Nekazari gazteak nekazaritza ustialekuetan sartzeko laguntzen 2013ko deialdia

Nekazari Gazteentzako Planaren xede nagusia da euskal nekazaritza sektorean nekazari gazteak sartzea eta mantentzea. Horren guztiaren planteamendua da jarduera garatzea, eta nekazarien bizi baldintzak euskal gizarteko gainerakoenekin homologagarri egitea. Nekazari Gazteen Planaren neurrien barruan daude 40 urtetik beherako nekazari gazteei ematen zaizkien hasteko laguntzak, nekazaritzako ustiapenen titular edo titularkide gisa sartzeko: Hau da, gazteak nekazaritzako ustiapenen titularitatea lortze aldera, instalatzeko egindako gastuei eta hartutako maileguei erantzuteko laguntzak ematea.

Info +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

05

eka / 2013

KREA’13ko Joeren TXOKOetako txostenak.

Hemen ikus ditzazkezue KREA’13ko azokan ospatutako Joeren TXOKOetako Teknologi berrien eta Pertsonentzako Zerbitzuetako hitzaldien aurkezpenak

Txoko Tendencias NTIC

Oportunidades en el ámbito de Servicios de Proximidad

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea

03

eka / 2013

«Sormen Lantegiak» programaren barruan 2013. urtean diru-laguntzak

1.– Agindu honen xedea da «Sormen Lantegiak» programaren diru-laguntzak arautu eta 2013. urteko deialdia egitea. Diru-laguntza horien bidez, arte- eta kultura-proposamenak garatzen lagundu nahi da, zehazki ikerketa, esperimentazioa, elkarrizketa eta diziplina artistiko eta sozialen arteko elkarrekintza tresna hartuta berrikuntza eta singulartasuna sustatzen duten arte- eta kultura-proposamenak.

2.– Arte- eta kultura-proposamen horiek honako diziplina hauetakoren bati lotuta egon beharko dute: ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, literatura, musika, antzerkia, zirkua, magia edo bertsolaritza.

2. artikulua.– Modalitateak eta diru-baliabideak.

1.– Agindu honek honako laguntza-modalitate hauek jasotzen ditu:

a) II. kapituluan eskatzen diren baldintzak eta ezarritako eran betetzen dituzten sormen guneen jarduera-programetara bideratutako diru-laguntzak (Sorgune modalitatea).

b) III. kapituluan eskatzen diren baldintzak eta ezarritako eran betetzen dituzten proiektu eta prototipo kulturalak diseinatzera zuzendutako ikerketa-proposamenetara bideratutako diru-laguntzak (Ikertu modalitatea)

c) IV. kapituluan eskatzen diren baldintzak eta ezarritako eran betetzen dituzten kultur proiektuak egitera bideratutako diru-laguntzak (Arragoa modalitatea).

Info +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

03

eka / 2013

Ekintzaileen KEDADA

Cederna Garalurrek Ekintzaileen KEDADA edizio berria antolatuko du Alsasuan Ekainaren 19an.

 EKINTZAILEEN KEDADA SAKANAN

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea

31

mai / 2013

WORK I. Topaketa

Eduki hau gazteleraz bakarrik dago. Barkatu eragozpenak

¿Acaso crees que existen mercados locales? Incluso los productos más básicos tienen competencia del exterior, nadie está a salvo. Por eso la clave es pensar que ya estamos en mercados globales, pero ¿cómo abordar un proceso así? La actividad exportadora debe ahora transformarse y convertirse en presencia global.

+ Información

 

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Ikastaroak eta tailerrak

31

mai / 2013

EEE-Energiaren Euskal Erakundea: 2013ko energiaren arloko inbertsioei laguntzak emateko bederatzi programari buruzkoa

Energiaren Euskal Erakundeak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailaren menpeko erakundeak, energiaren arloko inbertsioei laguntzak emateko 9 programa abian jarriko direla iragartzen du:

Aipatutako programen oinarriak eskuragarri daude Energiaren Euskal Erakundearen bulegoetan (Bizkaia plaza eraikina, Urkixo zumarkalea 36, 1. solairua, 48011, Bilbao) eta erakundearen webgunean: www.eve.es.

Laguntza-programei buruzko informazio orokorra jasotzeko, deitu 94 403 56 00 telefonora.

Eskabideak aurkezteko epea iragarki hau argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2013ko irailaren 30ean amaituko. Eskatutako dokumentazio guztia bidali eta behar bezala bete ondoren, eskabideei EEEren bulegoetan jasotzen hurrenkeran erantzungo zaie, eta dauden diru-laguntzak bukatu arte.

Etxetresna elektrikoen Renove Planaren eskaerak planarekin bat egingo duten saltokietan egingo dira.

Programa bakoitzaren aurrekontu-dotazioa hauxe da: pdf

EEE

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

27

mai / 2013

2013. urtean diru-laguntzak emateko deialdia argitaratzeko dena teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko Gauzatu-Industria programa

Ebazpen honen xedea da Gauzatu-Industria programa arautzeko Aginduan xedatutako laguntzen –aurrerakin itzulgarriak– deialdia egitea 2013ko ekitaldirako. Programa horren bidez, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo ETE berritzaileak sortu eta garatzen laguntzen da.

Informazio +

Eskaeren aurkezpena

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

23

mai / 2013

2013ko Euskara Arloko diru-laguntzak emateko deialdia (Hondarribiko Udaletxea)

Hondarribiko Udalak Euskararen sustapenerako emango dituen diru-lagun­tzak arau­tzea da:          
2.  Onuradunak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute:

— Udan euskara ikastaroak antola­tzen dituzten Hondarribiko ikaste­txeek

— Euskara susta­tzeko ekin­tzak antola­tzen dituzten elkarte edo taldeek

— Barnetegietara edo Udako Euskal Uniber­tsi­tatera joaten diren herritarrek.  

— Establezimenduetako errotulazioa euskaraz jar­tzen dutenek

— Web orriak euskaraz jar­tzen dituztenek.

Informazio +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea
Página 117 de 126« Primera...102030...115116117118119...Última »