22

mai / 2013

2013. urtean, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzak

Eusko Jaurlaritzaren web gunerako sarbidea1.– Agindu honen xedea 2013ko ekitaldian zehar ikus-entzunezkoen sorrera, garapen eta produkzioaren alde diru-laguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak ezartzea da.

2.– Deialdi honetan ezarritako laguntzen gehienezko zenbatekoa guztira milioi bat laurehun eta laurogeita hamasei mila (1.496.000) eurokoa da, nahiz eta gehitzerik ere izango den, lehen xedapen gehigarrian ezarritako baldintzetan.

2. artikulua.– Laguntza-modalitateak.

Laguntza-modalitateak hona hauek dira:

1.– Proiektuen garapenerako laguntzak, II. kapituluan ezartzen diren baldintzetan.

2.– Ikus-entzunezko obren produkzio-modalitate hauei zuzendutako laguntzak, agindu honetako III. kapituluan ezartzen diren baldintzetan:

a) Zinemarako diren fikziozko film luzeak ekoizteko laguntzak.

b) Zinemarako animaziozko film luzeak ekoizteko laguntzak.

c) Sortze-dokumentalen produkziorako laguntzak.

d) Film laburren produkziorako laguntzak.

Informazio +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

21

mai / 2013

2013 KREA BIDASOA

imagen cartelMaiatzaren 29an egingo den Krea Ekintzailetza, Berrikuntza eta Sorkuntzaren inguruko azokaren V. edizioa.

Enpresa munduarekin edota ekintzailetzarekin zerikusia baldin baduzu edo, bestela, gure eskualdean teknologiaren eta sorkuntzaren garapenaren alorrean zer gertatzen ari den jakiteko gogoa baldin badaukazu, Krea Azokak zure gustukoak izango direla uste dugun hitzaldiak, jarduerak eta aurkezpenak eskaintzen dizkizu. Proiektu berritzaileei buruzko esperientziak, marketin digitalari buruzko esperientziak, dinamika kolektiboak ekintzaileekin, joeren eta aukeren aurkezpena jardueraren hainbat sektoretan,… jardunaldian programatu diren jarduera guztien arteko batzuk besterik ez dira.

Programa Krea 2013

Baieztatzeko: tf: 943 63 30 76 .  tf: 943 63 39 37

 

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Ikastaroak eta tailerrak

20

mai / 2013

Gipuzkoa APPs 2013 lehiaketa

Lehiaketak Gipuzkoako per­tsona fisiko zein juridikoek egindako aplikazio onenak sarituko ditu. Horrenbestez, bi parte har­tzaile mota ezarri dira:

a)  Profesionalak: Informatikako teknologien sektorean lan egiten duten enpresak eta profesionalak; eta Zien­tzia, Teknologia eta Berrikun­tza­ren Euskal Sareko (RVCTI) zentroak eta uniber­tsi­tateak.

b)  Amateurrak: Informatikako teknologien sektorean bere kontura lan egiten ez duten per­tso­nak edo taldeak. Parte har­tzaileak adinez nagusiak izango dira.      

Parte hartuko duten per­tsona fisiko edo juridikoek egiaztatu beharko dute gipuzkoarrak direla; eta, hala balegokio, adinez nagusiak direla. Taldeen kasuan, kide guztiek egiaztatu beharko dituzte lehiaketan parte har­tzeko baldin­tzak

Oinarri hauetan aipa­tzen diren sariekin honako helburu hauek lortu nahi dira:

1.  Gipuzkoako informatikako teknologien sektorearen eraberrikun­tza susta­tzea; eta gailu mugikorren­tzako aplikazioen merkatuan sar­tzea.

2.  Gipuzkoan garatutako aplikazioak ezagu­tzera ematea.       

3.  Gipuzkoako informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) sektorean talentu berria sar­tzea bul­tza­tzea: Gailu mugikorren­tzako teknologietan adituak diren profesionalak.

Informazio +

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea

17

mai / 2013

Ekintzaileentzako Gerrilla Marketina

EuskadiEmprende logotipoaEuskadi Emprendek zure negozioarentzako 10 ikastaro praktiko eskaintzen dizkizu. Esan bezala: 10 aditu 10 tailerretarako. 90 minutuko ikastaroak, batez ere praktikoak izango direnak, eta ikastaroen osteko onlineko tutoretza, zalantza bat bera ere gera ez dadin argitu gabe. 10 adituak aukeratzeko, gai honetan arrakasta frogatua duten profesionalekin jarri gara harremanetan. Sektoreko liderra den Emprendedores argitalpeneko aholkulari, kolaboratzaile eta adituek eskainiko dituzte zuen negozioentzako funtsezkoak diren 10 gairi buruzko 10 tailer horiek.

Edukia:

 Nola egin marketina garai hauetan euro bakar bat gastatu gabe? Ospea lortzea eta marka indartsu bat sortzea dirudiena baino errazagoa da, eta ia inbertsiorik gabe egin daiteke. Nahikoa da irudimena eta asmamena erabiltzea. Ikusiko dugu nola lortu duten zu bezalako beste ekintzaile batzuek eta baita ere nola aplikatu daitezkeen taktika horiek zure enpresan.

Hizlaria: Fernando Montero. Emprendedores aldizkariko zuzendariordea.

Fernando Montero Emprendedores aldizkariko zuzendariordea da. Marketing de diarios y revistas eta Speed Marketing liburuak idatzi ditu eta ondoko hauetan parte hartu du: La empresa según Homer Simpson, Kamasutra en la empresa eta El Club de los Tipos Duros.

  • Data: 2013/05/21
  • Ordutegia: 16.00-18.00h
  • Iraupena: 2 ordu
  • Lekua: Bizkaia Aretoa – Edif. UPV/EHU Abandoibarra – Bilbao

Informazio +

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Ikastaroak eta tailerrak

14

mai / 2013

MEC – Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak 2013

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden merkataritza-saltokiak modernizatzea.

Zuzkidura ekonomikoa:
%20ko dirulaguntza, itzuli beharrik gabe, 1. taldeko inbertsioen kasuan, edo %15ekoa, 2. taldeko inbertsioetarako.
Aktiboak, 1) taldea

  • Informatika-aplikazioak (softwarea)
  • Informazioa prozesatzeko ekipoak eta osagarriak (eskanerra, inprimagailua,…)
  • kutxa erregistratzaileak
  • salmenta-tokiko terminalak
  • kode-irakurgailuak
  • etiketatzeko sistemak
  • agenda elektronikoak
  • balantza elektronikoak

Aktiboak, 2) taldea

  • Altzariak
  • Salmenta-lokalak eraberritzea
  • Aire girotuko sistemak, lapurreten aurkakoak, …
  • Errotulazioak, barnekoak zein kanpokoak
  • Erakuslehioak eraberritzea
  • Merkataritza-jarduerarako beharrezkoak diren aparatuen edo tresnen ekipamendua

Ehuneko horiek 2 puntuan igo daitezke baldin eta enpresa merkatarien elkarte batekoa bada. Gainera, UNE 175001 kalitate-ziurtagiria (oinarrizkoa) lortu badu, diru-laguntza beste 2 puntuan igoko da. Horrez gain, arestian adierazitakoarena baino maila handiagoko bikaintasun-ziurtagiria badu, igoera 3 puntukoa izango da. Nolanahi ere, kalitateagatik 5 puntura bitarte igo ahal izango da laguntza.
Diru-laguntzaren kalkulua faktura-kostuaren arabera egingo da, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kendu eta gero.

Informazio +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

10

mai / 2013

(Español) Tinta Comics se suma al día del Cómic Gratuito

Eduki hau gazteleraz bakarrik dago. Barkatu eragozpenak

Tinta Cómics se estrena en esta iniciativa, que cumple cuatro años. Todo el que se pase por la tienda de la calle José Eguino este sábado se podrá llevar uno de los ejemplares gratuitos editados para la ocasión
08.05.13 – 00:04 – IÑIGO MORONDO | DIARIOVASCO.COM |
 
Colaboran hasta quince editoriales de todo el país y 60 tiendas especializadas.

 Los norteamericanos algIrun se suma al Día del Cómic Gratuitoo saben de marketing. Las editoriales comiqueras estadounidenses, conscientes de que elaboraban un producto del altísima calidad que, sin embargo, tenía dificultades para extenderse entre los que no eran ya acérrimos seguidores del mismo, idearon una generosa iniciativa a la que llamaron Free Comick Book Day (Día del Cómic Gratuito) y la pusieron en marcha en 2002.

Unos años después, el pasado 2010, la idea se copió en España bajo el título Día del Cómic Gratuito Español (DCGE). La esencia es idéntica: todo el que entre a alguna de las librerías especializadas participante en el proyecto sale con un cómic gratuito bajo el brazo. Así de sencillo, así de simple. No hay por qué comprar nada para llevarse algo.

Quince casas editoras (entre ellas Planeta de Agostini, DeBolsillo, Norma, Dolmen, Aleta, Astiberri…) seleccionan uno o varios de sus productos para este día. Las tiendas participantes, unas 60 en todo el país, asumen una parte del costo de impresión y, a cambio, reparten los cómics gratuitamente el día en cuestión, en este caso, el día 11, este sábado.

En esta cuarta edición del día del cómic gratuito, Irun estará presente a través de la tienda Tinta Cómics. «Cada año se van sumando más editoriales y más tiendas y ésta es la primera vez que Tinta va a participar. A ver qué tal sale», dice Miren Itsaso Martín, responsable de la tienda irundarra. Comparte el interés principal de la iniciativa, que es acercar a la gente a un arte aún muy desconocido entre el gran público. Pero además, «se trata de que gente que no ha venido nunca a la tienda, que no sabe dónde está, la conozca y la visite».

Ambas cuestiones están contempladas entre los objetivos del DCGE, que también pretende publicitar a las editoriales y los títulos que éstas quieran potenciar; premiar al lector habitual con un evento y ayudar a la promoción de los autores españoles. Aunque la denominación puede inducir a error, no todos los cómics que se reparten son españoles en su autoría (sí en su edición). Sin embargo, sí es cierto que muchos de ellos llevan firmas autóctonas como las de Jordi Bayarri, Alfredo Álamo, Manolo Castaño, Andrés Carrasco Juanfer Briones, Manolo Bartual…

De entre los ocho volúmenes comiqueros que se repartirán gratuitamente el sábado, destaca el exclusivo de este DCGE 2013. Un volumen de 108 páginas a color con avances e historias cortas de multitud de cabeceras de distintas editoriales. Entre éste y el resto, se repartirán cerca de 20.000 ejemplares, unos 200 de ellos en Tinta Cómics

La idea de desarrollar el evento surgió en una de las librerías especializadas más potentes del país, Manhattan, en Valencia, como una herramienta promocional. «Ahora mismo», explicaba Miren Itsaso Martín, «hay que hacer todo lo posible para llegar a la gente». Hace un par de semanas llevó a Tinta por primera vez a la Feria del Libro del Ensanche «y fue una gran experiencia que espero repetir el año que viene».

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea

08

mai / 2013

“IDEIATIK ENPRESARA” tailerra

ideaMaiatzaren 27an ekintzaileentzako tailer berri bat hasiko da IDEIATIK ENPRESARA izenekoa. Tailer hau autoenplegua lan aukera izan daitekeela uste duten pertsonei zuzentzen zaie. Tailer hauetan kontzientzia ekintzailea bultzatuko da negozio-ideiak antzematen lan eginez eta pertsona ekintzaile guztiek garatu behar dituzten gaitasunak eta jarrerak aztertuz.

Tailer hauek 80 ordukoak dira eta lau aste lektibotan emango dira (9:00etatik 13.00etara)

 (EKIN – PROIEKTATU – SORTU) + FINKATU

Kurtsoaren lehenengo partean ezaugarri pertsonalekin lotuta dauden alderdiak izango dira gai nagusiak, eta balioetan zein trebetasun ekintzaileetan lan egingo da.

 Ikastaroaren bigarren partea erabat praktikoa da, eta negozio-ideiaren diagnostikorako zein enpresa-plana zehazteko tresna izateko balioko du. Ikastaroan zehar pertsona bakoitzak bere enpresa-proiektuan kontuan izan beharreko alderdi nagusiak (legalak, fiskalak, kokapenari, salmentei, finantzei eta abarrei dagozkienak) aztertuko dira.

 Informazioa eta izen-emateak: BIDASOA BIZIRIK. Autoenplegu Saila. Ama Birjina Mirarietakoa, z/g. (Udalaren Zaharren Egoitzaren parean)

Eposta: empresas@bidasoa-activa.com

Tf: 943 – 63 39 37

FICHA INSCRIPCION-IZENA EMATE ORRIA (Irun Ekintzan)

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa, Ikastaroak eta tailerrak

24

api / 2013

“…, por favor”, Bidasoa eskualdeko proiektu ekintzailea

Sergiok eta Iñakik diseinu grafikoarekin lotutako beraien enpresa proiektuaz hitz egiten digute.  Gure eskualdeko ekintzailetzaz eta autoenpleguaz mintzatu gara beraiekin. Jakin ezazu beraien ustez zer den ekitearen onena eta okerrena edo nolako aholkuak ematen dizkioten lehendabiziko aldiz proiektu ekintzaile bati aurre egiten diotenei.

Kategoria: Bideoak, Ekintzaile-komunitatea

23

api / 2013

2013ko “HIRIKO ENPRESA-GUNE” AN KOKATZEKO LAGUNTZAK. K-BIZIAK EGITASMOA

Merkataritza jarduerak eta zerbitzuak Irungo hirigunera biltzen joan diren heinean, inguruko
zonaldeetan jarduera horietarako beharrezkoak diren azpiegiturak galduz joan dira.
Joera hori aldatzeko, zonaldeak berreskuratzeko, eta herriko biztanleentzat kalea eta auzoa erakargarri bihurtuko lituzkeen merkataritza jarduera eta zerbitzu berriak kokatzen laguntzeko asmoarekin Udalak K-Biziak Proiektua jarri du abian. Proiektu honekin gainbehera dauden zenbait hiri-zonaldetan merkataritza jarduerak jartzen laguntzen da.
Oinarri hauen bidez, zenbait kale-zatitan lokalak alokatzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen da. Kale horiek honako hauek dira: Hondarribia, Pinudi, Serapio Mugika, Aureliano López de Becerra eta Jose Egino dira. Eta enpresa sortu berriek edo
establezimendu ireki berriek lehentasunez- ondoren zehaztuko diren alorretan Alde Zaharrekoak eta San Migelekoak jotzen dituztenak:
 

  • Artea
  • Kultura
  • Birziklapena
  • Bigarren eskukoak
  • Artisautza
  • Teknologia
  • Kirola
  • Enpresa-aholkularitza
  • Industria sortzailea
 
Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

22

api / 2013

CANVAS. Negozio-plan ereduak

Esperientzia tailerraren xedea da Negozio Eredua etab era osatzen duten elementuak ezagutzera ematea. Osterwalder ereduak negozio eredua diseinatzeko, ebaluatzeko eta berriro asmatzeko duen ahalmen handian sakonduko da eta oso era praktikoan eta kasu errealekin ikasiko dugu zeintzuk diren elementu garrantzitsuenak negozio eredu bat diseinatzean, nola erabili horretarako dauden tresnak eta metodologia bat ikasiko dugu, horrek gidatuko baikaitu negozio eredu berriak gauzatzeko momentuan, era azkarrean eta arrisku gutxiagorekin.

 Zer ikasiko duzu?

Nola jakin bezeroak ordaintzeko prest dauden arazo bat aurkitu dudan? Ba al dago bezero litekeenen merkatu bat arazo horren atzean? Zein ezaugarri sartu behar dira produktuak horri erantzuna eman diezaion? Zein aukera daude diru-sarrerak sortzeko garaian eta nola baloratu ahal dugu zein den aproposena? Nola ebaluatu negozio eredu zuzena lortu dugun? Nola identifikatu bezeroaren eta produktuaren lehentasunez egiaztatu behar diren hipotesiak? Nola egin behar dut? Nola baliozkotu negozio eredu bat? Nondik hasi behar da eredua gauzatzen eta nola neurtu horren emaitzak? Zeintzuk dira tresna praktikoenak kasu bakoitzeko?

 Nork joan behar du?

Negozio ereduak era arinagoan eta azkarrean sortzeko beste modu bat ezagutu nahi duten pertsonak eta, or ohar, negozioak sortzeko era tradizionalari erronka botatzeko beldurrik ez duten pertsonak.

Nola egiten da?

Tailerraren egituran kontzeptuzko zati bat dago (ikaskuntza) eta zati praktiko batzuk, zeinak saio bakoitzean aplikatzen baitira. Tailerra etengabeko elkarreragin bat da kontzeptuzko zatiarekin eta praktikarekin, ariketa eta eztabaida ugarirekin.

Tailerra Osterwalder metodologian oinarritzen da, baina aplikatzeko kasu errealak ere lantzen dira. Tailerra 2 egunetan egingo da.

Izen-emateak: Bidasoa bizirik – Autoenplegu Departamentua Ama Birjina Mirarietakoaren kalea z/g. (mapa) Harremanetarako:  empresas@bidasoa-activa.com

 Izen-emate orria

 Datak: Maiatzak 20 (9:00-14:00 eta 15:00-19:00)

Maiatzak 21 (9:00-14:00 eta 15:00-18:00)

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Ikastaroak eta tailerrak
Página 122 de 130« Primera...102030...120121122123124...130...Última »