11

mar / 2015

Nekazaritza eta ingurumeneko laguntzen 2015eko deialdia (GFA)

Nekazari­tza eta ingurumeneko lagun­tzen 2014ko deialdia onar­tzen da, nekazariek beren ustialekuetan jarraian adierazitako nekazari­tza eta ingurumen neurriak har­tze­tik ondorioztatutako kostu eran­tsiak eta eskuratu gabeko irabazia konpen­tsa­tzeko helburuarekin:

— Simaurrak eta mindak zein lurralde oinarria duten abel­tzain­tza ustialekuetako ongarri­tzea kudea­tzeko plana.

— Zurezko laboretako lurzoruaren babesa, landare estaldura ezarriz.

— Intereseko sega belardien artapena.

— Mendiko larreen artapena.

— Bertako abere arrazak arta­tzea.

— Hesiak eta bestelako elementuak manten­tzea.

— Nekazari­tza ekologikoaren ekoizpena.

— Ekoizpen integratua.

— Bertako babarrun populazioen laboran­tza.

— Gune hauskorretako bioaniztasuna hobe­tzeko erlezain­tza.

— Sagardotako bertako barietateetako sagarrondoak lan­tzea.

Info +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

09

mar / 2015

Hondarribiko Udalaren aldetik merkatari­tza lokal ­hutsak aloka­tzeko, Prozedura Ireki Bidezko lizitazioaren iragarkia

kale nagusia hondarribia bilaketarekin bat datozen irudiak1.  Esleipen egilea.

— Erakundea: Hondarribiko Udala.

— Espedientea bidera­tzen ari den atala: Kontratazio eta Erosketa Saila.

— Espedientearen zenbakia: 2014ZZZC0002.

2.  Kontratuaren xedea.

— Azalpena: Hondarribiko Udalaren aldetik merkatari­tza lokal ­hutsak aloka­tzea.

— Egiteko tokia: Hondarribia.

— Epea: 5 urtekoa izango da, beste bost urtez ere luza daitekeena.

3.  Izapideak, jardunbidea eta eslei­tzeko modua.

— Izapideak: Ohikoa.

— Jardunbidea: Irekia.

4.  Lizitaziorako prezioa.

Lizitazio prezioa Baldin­tza Pleguko laugarren atalean ezarritakoari doituko zaio.

6.  Informazioa eta agiriak eskura­tzeko tokia.

— Erakundea: Hondarribiko Udala.

— Helbidea: Pampinot 12-14 3.

— Herria: Hondarribia.

— Posta kodea: 20280.

— Telefonoa: 943.575.559.

— www.hondarribia.org.

7.  Kontratistak bete behar duen baldin­tza berezirik.

— Pleguan azaldutakoak.

8.  Parte har­tzeko eskain­tzak nahiz eskabideak nola aurkeztu.

a)  Ekarri behar diren agiriak: Baldin­tza administratiboen Pleguko 9. klausulan adierazitakoa.

b)  Aurkezteko tokia:

— Erakundea: Hondarribiko Udala, Kontratazio eta Erosketen atala.

— Ordutegia: 9:00tatik 13:30ak arte.

— Helbidea: Pampinot Kalea 12-14-3.

— Herria: Hondarribia.

— Posta kodea: 20280.

9.  Eskain­tzak ireki­tzea.

Udaleko Pleno Aretoan (Kale Nagusia, 20-2).

10.  Datak.

a)   Argibideak jaso nahiz eskain­tzak eta eskabide orriak aurkezteko epe muga: iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenba­tzen hasita egutegiko 45 eguneko epean, 9:00etatik 13:30era.          

b)  Eskain­tzak ireki­tzeko eguna eta ordua: Kontratugilearen profilean argitaratuko da.

11.  Iragarkien gastuak.

Esleipendunaren kontura.

Pliego/Plegoa

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

09

mar / 2015

Bihar,Martxoak 10, asteartean, .eus domeinuaren aurkezpena + PINTXO POTE

logoa2014 gure domeinuaPuntuEus fundazioa lanean ari da .eus domeinua euskal komunitate osora hedatzeko. Banako, elkarte, instituzio publiko eta enpresek aukera dute, jada, .eus domeinua eskatzeko.

Datorren Martxoak 10, arratsaldeko 17.30ean, Josu Waliñok Fundazioko zuzendariak, egitasmo honen aurkezpena egingo du Bidasoa bizirikeko Enpresa Zentroan (Mirarietako Ama Birjina, z.g. -Irun)

Aurkezpenean ondorengo gaiak jorratuko dira:

-Domeinu tradizional eta orokorren saturazioa.

-Bilatzaileen arau berrietara moldatzea

-Markaren babesa

.eus domeinuaren Historia

-.EUS domeinuaren abantailak

-Ezarritako lehentasunak domeinu-izenen erregistrorako.

IZEN-EMATEAK

Egitasmo honi buruzko  informazio gehiago izan nahi duten pertsonak,  ekitaldiaren antolatzaile Jon Olidenekin harremanetan jar zaitezkete helbide honen bidez:

Jon Oliden – Domeinuaren sustapena

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea

03

mar / 2015

SMART Gipuzkoa-Lurralde Adimen­tsua: Jarduera ekonomikoa susper­tzeko programaren 2015eko deialdia

diputacion foral gipuzkoa bilaketarekin bat datozen irudiakEnpresentzako, irabazi asmorik gabeko erakundeak eta I+G zentroentzako laguntzak, ikerketa eta garapen proiektuak bultzatzea dute helburu “smart” teknologien inguruan, enpresa gipuzkoarren aldetik. Smart teknologiatzat jotzen dira, IKTen erabilera intentsiboaz baliatuz, lurralde esparru jakin batzuk kudeatzeko soluzio eraginkorrak planteatzen dituztenak: Hiri barruko eta hiriarteko mugikortasuna, eraginkortasun energetikoa eta ingurumena, azpiegituren eta eraikinen kudeaketa eraginkorra, gobernua eta hiritartasuna, segurtasun publikoa, osasuna, hezkuntza, giza kapitala eta kultura, e-merkataritza… Proiektuak Gipuzkoan landu behar dira, eta eginkizun hauek izango dituzte: pertsonen bizi kalitatea hobetzen laguntzea; enpresen lehiakortasun baldintzak hobetzea; administrazioaren efizientzia hobetzea; eta, modu eraginkor batean, ingurumen iraunkortasunaren alde egitea.

Laguntzak: kostuen %35 (gehienez: 40.000 €). Eskatzeko epea: hilabete bat (martxoaren 4tik apirilaren 7ra arte).

info +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

03

mar / 2015

Gipuzkoa IKT: Enpresan Berrikun­tza Digitala garatzeko laguntzak – 2015

diputacion foral gipuzkoa bilaketarekin bat datozen irudiakPrograma honetako diru laguntzen helburua da berrikuntza prozesuak sustatzea Gipuzkoako Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektorean.

Hartzaileak: Informazioaren eta komunikazioaren teknologietako (IKT) ETEak, baldin eta berrikuntza proiektuak sustatzen badituzte produktuak edo prozesuak hobetzeko, antolakuntza hobetzeko edo merkatuak zabaltzeko.Informazio eta komunikazioko teknologiako enpresatzat hartuko dira programazio informatikoan, telekomunikaziotan, datuak prozesatzen eta ostatu ematen aritzen direnak.

Diru laguntzaren xede diren jarduerak: Jarduerak I+B+G proiektuak izango dira, xede nagusia soluzio informatiko berritzaileak garatzea edo lehendik daudenak plataforma teknologiko berrietara edo merkatu berrietara egokitzea dutenak. Proiektuek merkatura bideratuta egon behar dute eta enpresaren lehiakortasun egoeran aldaketa positiboak eragiteko modukoak izan behar dute.

Diru-laguntzak: %35-tik %45era; maximoak: 40.000 eurotik – 45.000 eurora kasuen arabera

Eskaerak egiteko epea: 2015eko martxoaren 4tik apirilaren 7ra arte (egun horiek barne)

info +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

02

mar / 2015

PIVE 7 plana

Eduki hau gazteleraz bakarrik dago. Barkatu eragozpenak

pive 7 bilaketarekin bat datozen irudiakLa renovación de las flotas de transporte se ha mostrado como una de las más eficientes medidas para la reducción del consumo energético, con efectos adicionales positivos en materia ambiental y de seguridad vial. En este sentido las experiencias del Programa de Incentivos al Vehículo Eficiente, en sus seis convocatorias realizadas hasta la fecha (Planes PIVE, PIVE-2, PIVE-3, PIVE-4, PIVE-5 y PIVE 6), con el objetivo de sustituir un total aproximado de 715.000 vehículos antiguos con las mismas unidades de vehículos nuevos, y cuyos fondos se han agotado en un periodo de tiempo muy inferior al inicialmente previsto en estas convocatorias, reflejan la excelente acogida que ha supuesto este programa.

El Plan PIVE-7 pretende promover la baja incentivada de aproximadamente 175.000 vehículos con más de 10 años de antigüedad, en el caso de vehículos turismo (categoría M1), y más de 7 años, en el caso de vehículos comerciales ligeros (categoría N1) y modernizar el parque incentivando la adquisición de vehículos nuevos de alta eficiencia energética.

+ iNFO

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

02

mar / 2015

AFI: Finantza Laguntza Programa – SPRI

Programa honen helburua da finantza-laguntzak ematea, ibilgetu ez-material eta/edo material berrietan inbertsioak egiteko eta zirkulatzailea finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-, merkataritza- eta turismo-sektoreetan.  Araudi honen bidez finkatzen dira programaren baldintzak eta hartan parte hartzeko prozedura.

Diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioak. Ibilgetu ez-material eta/edo material berriak eskuratzea.

Zirkulatzailearen finantzazioa. Aktiboak finantzatzea; besteak beste, izakinak, bezeroak eta diruzaintza. Eta pasibo ez-korronteak finantzatzea: besteak beste, hornitzaileak, hartzekodunak eta epe laburrerako beste zor batzuk.

Diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioak.

1.– Laguntzak kalkulatzeko, honako hau hartuko da diruz lagundu daitekeen inbertsiotzat: ibilgetu ez-material eta/edo material berriak eskuratzea, baldin eta enpresaren aktibo ez-korrontearen barruan sartzen badira.

2.– Industria-sektorean, diruz lagundu daitekeen inbertsioa 100.000 eurokoa izango da gutxienez; eta merkataritzaren eta turismoaren sektoreetan, 30.000 eurokoa.

3.– Mailegu-eragiketa eta/edo finantza-errentamendua formalizatzen den ekitaldian bertan egin beharko da diruz lagundu daitekeen inbertsioa.

Eskaera

Dekretua

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

26

ots / 2015

Lakaxitak ekonomia sozial eta eraldatzailearentzako gune berria aurkeztuko du

LKXT koop_gonbidapenaAurten Lakaxitak 10 urte betetzen ditu eta hainbat eragileekin kolaborazioan, proiektu berriak martxan jartzen ari da. Horietako baten berri eman nahi dute: LKXT KOOP.

Olatukoop eta Hiritik At-ekin elkarlanean, Lakaxitak ekonomia sozial eta eraldatzailearentzako gune berria aurkeztuko du otsailaren 28an, arratsaldeko 19etatik aurrera. Hilabeetako lanak eta gero, Lakaxitako lehen solairua atondu dugu bulego eta bilera gela bat sortuz, proiektu ekonomiko sozial eta eraldatzaileak martxan jartzen ari den edonorentzako irekiak.

LKXT koop

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea

24

ots / 2015

Menina Tailerra-k eta Santa Maria Madalena Tailerra-k Hondarribia Craft-en izandako bere esperientziaz hitz egiten dute eta eskulangintzaren egoerari buruz gogoeta egin dute

Eduki hau gazteleraz bakarrik dago. Barkatu eragozpenak

Fuente DV: JOEL IGLESIAS -HONDARRIBIA –

La puesta en valor de la artesanía es una de las líneas estratégicas en las que trabaja el Ayuntamiento dentro del Plan de Empleo y Desarrollo Económico Hondarribia Abian. De la reflexión realizada en la elaboración de este documento hace tres años, se considera que el sector, «por su potencial grado de innovación y sostenibilidad», puede consolidar su actividad e incluso fortalecerla.

En este contexto, se decidió organizar la primera edición de Hondarribia Craft. Impulsado por el Ayuntamiento a través de Bidasoa Activa con el apoyo de la Diputación de Gipuzkoa, ha sido un espacio de reflexión entre artesanos y diseñadores en el que han podido explorar nuevas formas de trabajo en conjunto.

Elzo, Seijo, Goikoetxea, Basterretxea y Alberrro, en la calle Mayor junto a las diferentes piezas que conforman la propuesta 'Zuri Beltz' que presentaron en Hondarribia Craft.De hecho, además de un ciclo de conferencias, incluyó unos talleres en las que profesionales de ambas disciplinas se juntaron con el reto de presentar un producto turístico para la ciudad. Se hizo una especie de concurso en el que la propuesta más votada por la ciudadanía fue ‘Zuri beltz’, una creación de Menina Tailerra y Santa María Madalena Tailerra.

Hemos reunido a Idoia Seijo y Jonan Basterretxea, de Menina, y a Maider Alberro, Ixone Elzo y Naiara Goikoetxea, de Santa Maria Madalena, para que cuenten qué les ha parecido Hondarribia Craft, expliquen cómo ha sido trabajar juntos, y también den su visión sobre la situación del sector en la ciudad.

Más allá de que como toda iniciativa nueva tendrá aspectos a mejorar, lo que más valoran es haber podido conocer a otros artesanos, creadores y diseñadores. Alberro señala que «nos ha permitido juntarnos con gente que sabíamos que existía pero con la que no teníamos ninguna relación, y esa parte ha sido muy enriquecedora porque ya sabemos qué puede aportar cada uno y cómo podemos colaborar».

Nuevas sinergías

En el caso de Santa Maria, por ejemplo, han entrado en contacto con Iñaki Oiarzabal, que se dedica a la serigrafía. «Al final, cada uno estamos en nuestro txoko y, aunque sepas que los demás están ahí, no te dedicas a ir a verles a su taller porque nunca te pilla bien, porque no sacas tiempo. Por eso, el reunirnos ha sido una gozada», añade Seijo.

Seguir leyendo

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea

24

ots / 2015

Mugazgaindiko Nekazaritzako Elikagaien 2. Foroa

foroaNekazaritzako elikagaietan oinarritutako lurraldeko ekonomiari bultzada

Nekazaritzako elikagaien II Mugaz Gaindiko Foroa egingo dute otsailaren 27an

  • Nekazaritzako elikagaien sektorea berritzeko eta sustatzeko ekintzak aurkeztuko dituzte.
  • Enpresen arteko topagunea izango da
  • Irungo, Hondarribiko eta Ipar Euskal Herriko produktuen erakusketa egongo da

 Nekazaritzako elikagaien II Mugaz Gaindiko Foroa egingo dute otsailaren 27an Ficoba erakustazokan. Irungo eta Hondarribiko Udalek antolatu dute, Bidasoa Bizirik-en bidez,  Agglomération Sud Pays Basque erakundearekin elkarlanean.

Mugaren bi aldeetako nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresei zuzendutako ekimena da: ekoizleak, banatzaileak, sektorearekin harremana duten profesionalak…

Nekazaritzako elikagaien sektorea sustatzeko eta babesteko ekintzen eta planen inguruan hitz egingo dute. Proiektu eta zerbitzu berritzaileak ere aztertuko dituzte: marketing, e-commerce, packaging etab.

Sektoreko enpresen topagunea ere izango da. Haien produktuak eta zerbitzuak ezagutuko dituzte, eta kolaborazio enpresarialak martxan jarri ahal izango dituzte.

Irungo, Hondarribiko eta Ipar Euskal Herriko tokiko produktuen erakusketa txiki ere bat egingo dute: Bakailaoa, esnea, haragia, barazkiak olioa, ogia, sagardoa txakolina etab. Iñigo Lavado sukaldariaren laguntzarekin, aperitiboa prestatuko dute enpresa parte hartzaileen produktuekin.

Programa

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea