05

uzt / 2013

“Gipuzkoako eskulangintza sektorea sustatzeko plana”: 2013ko deialdia

Artisau­tza­ren esparruak erronka zeha­tzak ditu: Merkatura­tze lana hobe­tzen ikastea eta elkartegin­tza eta lankide­tza susta­tzea. Helmuga ere oso zeha­tza du:

— gure benetako nortasun ezaugarriak balora­tzea eta ezagu­tzea, eskulangin­tzari horiek ematen baitiote jarduera industrialak inoiz lor ez dezakeen balioa; eta

— ingurumen iraunkortasuna (bertako materialak erabil­tzen dira, eta ingurua zain­tzen duten prozesuak garatu) eta soziala (garapen endogenoa eta enplegua lurralde testuinguru jakin ­batzuetan).

Ildo honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta sektoreak berak konpromisoa dute eskulangin­tza agerian jar dadin; ospe oneko eta kalitateko ingurune profesional batean lekutu eta sektorearen bideragarritasun ekonomikoa garatu dadin.

Horretarako, jarduera ildo ­batzuk garatu behar dira, helburu­tzat harturik:

— eskulangin­tza sektorearen ospea eta ikusgarritasuna gehi­tzea, baita desager­tzeko arriskuan dauden eskulangin­tzako jarduera tradizionalak zain­tzea ere;

— eskulangin­tzako elkartegin­tza susta­tzea;

— baterako jarduera proposamenak gara­tzea, eskulangin­tzan eta turismoan garapen lokal eta endogenoa bilatuz;          

— eskulangin­tza azokak berregitura­tzea, profesionaliza­tzea eta susta­tzea.

Info +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

04

uzt / 2013

Turismo-enpresak modernizatzen laguntzeko laguntzak emateko 2013ko ekitaldirako deialdia

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 26koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, turismo-enpresak modernizatzen laguntzeko laguntzak emateko 2013ko ekitaldirako deialdia jakitera ematen duena.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak enpresa turistikoak modernizatzeko laguntza-programa arautu du (2011ko abuztuaren 16ko EHAA, 154. zk.).

Aipatutako laguntzak emateko kredituak, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuko IX. tituluko luzapen-araubidera egokitu behar dira, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Fundazio eta Patzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena.

Enpresa turistikoak modernizatzeko laguntza-programa arautzen duen Aginduaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, hor iragarritako 2013rako diru-laguntzak emateko deialdia egin behar da, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak eman.

Seguir leyendo

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

28

eka / 2013

Tokiko komunikabideen esparruan euskara sustatzeko izaera zehatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak

BIDASOA-TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO PATZUERGOA

Bidasoa-Txin­gudi Mugaz Gaindiko Par­tzuergoko Lehendakariak emaniko 7. Ebazpena, 2013eko ekainaren 21ekoa.

Gai­tzat harturik Irun, Hondarribia eta Hendaia udalerrietako tokiko hedabideen esparruan euskara susta­tzeko xedean bideratu beharreko diru-lagun­tzak emateko deialdia eta oinarriak onar­tzeko espedientea.   

Honako ekin­tza hauek ikusirik:

*  Mugaz gaindiko Par­tzuergoak, besteak beste, hizkun­tzak ikastea, hobe­tzea eta gara­tzea ahalbide­tzen duten egitura pedagogikoak sor­tzea eta kudea­tzea ditu helburu.           

*  Helburu hau lor­tzeko bideetako bat euskara sendo­tzen lagun­tzen duten lanak susta­tzean ­datza, diru-lagun­tzen bidez susta­tzean

Seguir leyendo

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

24

eka / 2013

Ederrak, Hondarribian dagoen etxez etxeko laguntzan espezializatutako lehenengo enpresak, bere ateak ireki ditu.

Un servicio necesarioCada vez son más las personas que se encuentran en una situación de dependencia. En su mayoría suelen ser gente mayor, aunque la falta de autonomía no es algo exclusivo de este colectivo. Hay casos de personas con alguna discapacidad que también requieren de ayuda. Con el fin de atender las necesidades de todo ellos, se ha creado en Hondarribia la empresa Ederra, que ofrece servicios relacionados con la ayuda domiciliara.

Seguir leyendo

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea

17

eka / 2013

#fororedca: forodedca1 lehenengo topaketa

logo#ForoRedca surge como iniciativa de #redca, un colectivo donde se agrupan profesionales de la consultoría que practican el enfoque artesano, de acuerdo con esta declaración. Se trata de encuentros en los que diferentes personas de este colectivo mostrarán su punto de vista sobre temáticas de actualidad a través de pequeñas ponencias y con un debate entre quienes asistan.

Este primer #ForoRedca se ha titulado: ¿Gestión del cambio? Una mirada artesana. Tendrá lugar en Bilbao, en la Universidad de Deusto, el día viernes 5 de julio de 2013, de 9:30h a 14:30h. Bilbao es la primera sede de estos encuentros en la medida en que varias personas de este colectivo tienen vínculos con esta zona.

Participan como ponentes Alberto Barbero, José Miguel Bolívar, Juanjo Brizuela, Asier Gallastegi, Julen Iturbe-Ormaetxe, Antonio José Masiá, Manel Muntada, Nacho Muñoz, Amalio Rey y M.Jesús Salido.

+ Info

+ Info

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea

12

eka / 2013

Mikroenpresetarako Fiskalitate tailerra

fiscalidad_325x220_1Tailerraren helburua da oinarrizko ezagutzak ematea enpresa txiki bat kudeatzeko kontuan hartu behar diren erantzun beharreko alderdi fiskalei buruz, baita erantzun beharreko betebehar fiskalak zeintzuk diren jakitea ere; hori guztia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza-programak erabiliz. Betiere enpresa-proiektua sendotzen lagunduko duen beste tresna bat ezagutzeko xedeaz.

Data: Uztailak 8-9-10-11-15-16-17 eta 18an, eguerdiko 14etatik 16rak arte

Tokia: Bidasoa bizirikeko Autoenplegu Saila. Mirarietako Ama Birjina, zg. (mapa)

Izen-emateak: Bulegoan bertan edo epostaz: empresas@bidasoa-activa.com

Programa: Taller de Fiscalidad_julio-Fiskalitate tailerra_uztaila

FICHA INSCRIPCION-IZENA EMATE ORRIA (Irun Ekintzan)

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Ikastaroak eta tailerrak

12

eka / 2013

Marketina Gizarte Sareetan 2.0 Tresnak Merkataritza Kudeaketan

Gizarte sareen erabilerari buruzko hastapen-ikastaroa, merkataritza eta enpresa sustatzeko eta ospea online kudeatzeko tresna diren aldetik. Online dauden euskarri sozialak erabiltzen ikastea produktua saltzeko, ezagutzera emateko edo bere markaren irudia hobetzeko. Edukiak:

1) Sare sozialen historia laburra. 1.0 eta 2.0: zer alde dago bien artean?

2) Gizarte inguruneen tipologiak

3) Zer da Community Manager deritzona?

4)  Marketin birala, Buzz Marketina eta WOM

5) Facebook

6) Twitter

7)  Google Places eta geokokapena, “Orrialde hori” berriak

8)  Gizarte sareak kudeatzeko aplikazioak: HootSuite

9) Komunikabide Plana gizarte sareetan

10)  Publizitate eredu bereizgarriak

11)  Nola funtzionatzen du Marketinak sare sozialetan?

12)  Edukiak argitaratzeko baimenak

Ikastaroaren datak: 2013ko uztailak 8, 9, 10, 11 eta 12. Ordutegia: 9:00h – 14:00h (Autoenplegu Sailako Formakuntza gela)

Izen-emateak: Bulegoan bertan edo epostaz: empresas@bidasoa-activa.com

Izen-emate orria

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Ikastaroak eta tailerrak

07

eka / 2013

Langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan oinarritutako diru-laguntzak

Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduak oinarri arautzaileak ezarri zituen Gizarte Segurantzako kuoten diru-laguntzak emateko, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Bada, agindu horren helburua da kotizaziopeko langabezia-prestazioa jasotzen dutenen autoenplegua erraztera bideratutako diru-laguntzak arautzea. Diru-laguntza horien bidez, langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzeko eskubidea baliatu dutenei Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa egiten zaie, kuota horien egungo balioaren arabera, betiere, ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuak (geroagoko arauen bidez sartutako aldaketak ere kontutan hartuta) ahalmena ematen dio erakunde kudeatzaileari langabezia-prestazioaren zenbatekoa aldi bakarrean ordaintzeko, egun duen balioaren arabera. Prestazioen onuradun hauei egin ahal izango zaie ordainketa hori: batetik, kooperatibetan edo lan-sozietateetan bazkide-langile edo lan-bazkide gisa –modu egonkorrean– sartu nahi dutenei, eta, bestetik, % 33ko edo gehiagoko minusbaliotasuna izanik, langile autonomo bihurtu nahi dutenei.

Info+

Taula

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

05

eka / 2013

Nekazaritzako ustialekuak modernizatzeko laguntzen 2013ko deialdia

«Nekazari­tza ustialekuak moderniza­tzeko lagun­tzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazari­tza ustialekuetako lehiakortasuna eta ingurumen iraunkortasuna hobe­tzeko lagun­tzak ezar­tzen dituen 2008ko uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuak arau­tzen ditu: I. tituluko II. kapituluan. Foru dekretu horrek, berriz, garatu egiten ditu lurralde honetarako Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko 2007-2013 Programak (LGP) aurreikusitako neurriak, Europako Batzor­deak 2008ko ­otsailaren 15eko erabaki bitartez onartutakoak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari kudea­tzea dagozkionak.

Info +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

05

eka / 2013

Nekazari gazteak nekazaritza ustialekuetan sartzeko laguntzen 2013ko deialdia

Nekazari Gazteentzako Planaren xede nagusia da euskal nekazaritza sektorean nekazari gazteak sartzea eta mantentzea. Horren guztiaren planteamendua da jarduera garatzea, eta nekazarien bizi baldintzak euskal gizarteko gainerakoenekin homologagarri egitea. Nekazari Gazteen Planaren neurrien barruan daude 40 urtetik beherako nekazari gazteei ematen zaizkien hasteko laguntzak, nekazaritzako ustiapenen titular edo titularkide gisa sartzeko: Hau da, gazteak nekazaritzako ustiapenen titularitatea lortze aldera, instalatzeko egindako gastuei eta hartutako maileguei erantzuteko laguntzak ematea.

Info +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea