04

aza / 2019

_Inplantalariak

Euskal Herriko mikroETE eta autonomoentzako IKT konponbideak ezartzeko aholkularitza teknologiko zerbitzua, Bidasoa Activarekin elkarlanean

1. TAILERRA: Enpresaren betebeharrak automatizatzeko tailerra_Azaroaren 12an – 10:00 – 12:30

Zure enpresaren eraginkortasunean aurrera pauso bat eman eta etor zaitez enpresaren betebeharrak automatizatzeko tailerrera

* Tailer honi buruz gehiago jakiteko sakatu hemen

2. TAILERRA: InplantalariAholkulari teknologiko pertsonala_Azaroaren 13an – Soilik aurretiko hitzorduarekin

Dituzun zalantza teknologikoak argitu Inplantalari-aholkulari teknologikoari galdetuz. Irun Factory instalazioetan zure zain egongo dira.

3. TAILERRA: Errealitate Birtualaren erakustaldia_Azaroaren 14an – 10:00 – 12:30

Hurrengo urteetan datozen teknologiak ezagutzeko zatoz Enpresei aplikatutako Errealitate Birtualaren erakustaldira.

Ikastaroak emango diren tokia: IRUNFACTORY (C/José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8. – IRUN)

Zerbitzu honetan parte hartu nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan edo zuzenean apuntatu zaitez ondorengo Izen-emate formularioan zure datuak idatziz. www.spri.eus webgunean ere eskuragarri dago (Laguntzak/MicroempresaDigital@) interesatzen zaizuna adieraziz edo Bidasoa bizirik-en bitartez tf. 943 50 96 00 _emaila: ekintzailetza@bidasoa-activa.com

Kategoria: Enpresa-kudeaketa, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak, Proiektuak

31

urr / 2019

Ekin asteazkenetan: Indartu zure marka pertsonala

Azaroak 20  ♦  9:30-13:30

Indartu zure marka pertsonala! 

Personal Branding eta Jung arketipoak

Tailer honen helburua da zure marka pertsonala eta profesionala nola bultzatu jakitea Jung arketipo gisa ezagunak diren dinamika eta metodologiez baliatuz, helburua den publikoarengana era eraginkorragoan eta  efizienteagoan iristeko.

Tailerrera bertaratzen direnek hauek lortuko dituzte:

  • Marka irudi eta irudi pertsonal irmo batek duen garrantzia barneratzea, betiere zure merkataritza jarduerarekin eta zuzentzen zaion publikoarekin koherentea bada eta negozio bakoitzaren estrategiarekin konektatuta badago.
  • Introspekzio lana egitea, barruko ahalmena antzematea, helburua, xedea…
  • Pertsonalitatea eta ezaugarri bereziak mapeatzea hobekuntza arloak edo bultzatzen jarraitu behar diren alderdiak antzemateko.
  • Marka pertsonala enpresa markarekin konektatzea.
  • Eta ekintza plan bat diseinatzea, pertsona hori bultzatzera orientatzen duena eta aipatutako irudia zuzentzen den helburuko publikoarekin konektatzea.

Leku mugatuak !

EMAN IZENA

Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea)

Informazio gehiagorako:

Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Jarduera Berria saila

943-50 96 00 – ekintzailetza@bidasoa-activa.com

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Enpresa-kudeaketa, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak

30

urr / 2019

Onekin – Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekintzailetzari eta berrikuntzari laguntzeko programa pilotua

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Onekin Piloto Programa jarri du martxan, zeina laguntza programa bat baita, EAEko nekazaritza elikagaien arloko ETEen eta mikroETEen ekintzailetza eta berrikuntza maila hobetzea xede duena.

Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 8ko 12:00etan bukatuko da.

Seguir leyendo

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Enpresa-kudeaketa, Proiektuak

10

urr / 2019

GASTROBIKAIN_2019

Gastronomia-kalitatearen sustapenerako programako minimis-araubidean laguntzak, Gastrobikain 2019

Xedea: Gastronomiaren eta elikaduraren sektorean estrategikotzat jotzen diren ekimen gastronomikoak diruz laguntzea: alde batetik, tituludun berrien negozio gastronomiko berriak; eta, bestetik, ospe handiko negozioen bikaintasuna sendotzea.

 Epea: 2019/11/11 ♦ info +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje

07

urr / 2019

Euskal Kultura Ondarea_2019-2021

Xedea: Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko jarduerak sustatu, eta, diru-laguntza horiek emateko araubidea.

Agindu honen helburutik kanpo geratzen dira Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legeko 3.3 a) artikuluan jasotako jarduketa oro; izan ere, lurralde historikoetako foru aldundien eskumenekoak dira.

2019tik 2021era bitartean burutu beharko dira diruz laguntzen diren proiektuak.

Epea: 2019/10/31  ♣ info +

cultura y política linguistica logo bilaketarekin bat datozen irudiak

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje

07

urr / 2019

Itsas Kultura Ondarea_2019

Itsas kultura ondarea balioztatzeko diru-laguntzak 2019. urtean

Xedea: Deitutako laguntzen xedea ikerketa-proiektuak egitea da; hain zuzen ere, euskal kultura-ondarearen babesaren arloari bideratutako ikerketa-proiektuak, ondare materiala –higiezina eta higigarria– nahiz immateriala barne. Proiektuak 2019an egin behar dira.

Epea: 2019/10/31

info +

Kategoria: Bideoak

19

ira / 2019

Jardunaldia: Kooperazio Dinamikak Adinberri Ekosisteman

Objetivos AdinberriHelburua: Erakundeetan lan egiten duten eta Adinberri ekosisteman aktiboak izan nahi duten pertsonen eskura jartzea, lankidetza-dinamiketan lan egiteko oinarrizko kontzeptuak, teknikak eta lan-tresnak elkarrenganako konfiantza handiko harremanak eraikitzeko. Horrek Berrikuntzaren Agenda Estrategikoa martxan jartzea ahalbidetuko du eta erakunde horiei  Adinberri Ekosisteman aktiboak sortzen lagunduko dien aktibitateekin aurrera egiten lagunduko die.

Norentzat: Ekosistemako erakunde ezberdinetan Adinberrirentzat erreferente diren pertsonak. 20 pertsona sesioko.

Metodologia: Tailer praktikoa ondorengo helburuak lortzeko:

  • Kooperazioaren eta bere baldintzen ulermen partekatua.
  • Kooperazioan jarrera eta prozesua errazteko oinarrizko teknikak.
  • Balore balantzako elkarrizketetan identifikatu diren aktibitatea lineak elkarrekin diseinatzera zuzendutako talde lana.

Seguir leyendo

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak

19

ira / 2019

Lantokietan 2019an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak (Lanhitz)

Deialdi honen xedea entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2019an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko eta profesionalen elkargoetako kideek beren jarduera profesionalean euskara gero eta gehiago erabil dezaten diru-laguntzak emateko modua arautzea eta deialdia egitea da (Lanhitz).

Aurkezteko epea: 2019/10/03  ♦ info +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, EUSKARA, Euskera

17

ira / 2019

Kanpo merkatuetan posizionamendu digitalerako plana-Xpande DIGITAL

ExpandeDigitalMarketin digitalak berebiziko garrantzia hartzen du ekonomiaren sektore guztietan, enpresei kanpo merkatuetan negozio aukerak erakartzeko bidean.

Horregatik XPANDE DIGITAL PROGRAMAn parte hartuko dugu.

Programa honek laguntzak eskaintzen ditu zure enpresako on-line estrategia bultzatuko duen ekintzak egiteko,  herrialde jakin batean ahalik eta negozio aukera gehien lortzeko helburuarekin eta zure nazioarteko estrategia marketin digitalaren erraminta ezberdinen bitartez  indartuz.

Seguir leyendo

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje

17

ira / 2019

TRANSFORMAZIO DIGITALERAKO doako teknologi aholkularitza zerbitzua

Parte-hartzaileen %60a baino gehiagok bezero gehiago atzeman dituzte, %60ak kostu eta denbora aurreztu dute, eta %62ak salmentak handitu ditu bezeroen zerbitzuarekiko asebetetze handiagoari esker

SPRI, Enpresa-Garapenerako Euskal Agentziatik informatzen gaituzte Inplantalariak Programa, non 6.000 mikroETE eta autonomo baino gehiago parte hartzen ari diren, irekita jarraitzen duela mikroenpresa sareari laguntza emateko eta haien lehikortasuna hobetzeko  Elektronika, Informazio eta Komunikazioen Teknologiei esker (EIKT konponbideak).

Aholkulari inplantalari teknologikoak azaldutako EIKT Konponbideak erabilita, parte-hartzaileek lortutako hobespenek dohako programa honen eraginkortasuna bermatzen dute:

  • %60ak baino gehiagok bezero gehiago atzeman ditu, eta enpresaren gestioa optimizatzen du
  • %45ak bezeroarekiko arreta hobetzen du.
  • %36ak salmentak hobetzen ditu bezeroak gusturago daudelako zerbitzuarekin.

Seguir leyendo

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak