19

eka / 2014

LANHITZ Programa – Enpresatan euskara erabilera sustatzeko diru-laguntzak

Egitasmo bakoitzak jasotako puntuazioaren eta araztutako aurrekontuaren arabera, eta kontuan izanik 18.7 artikuluak ezartzen dituen gastuak eta mugak, zehaztuko da proiektu bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa. Emango diren diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa aurrekontu araztuaren gaineko % 60koa izango da. Halaber, ezingo zaie eskatu baino gehiago esleitu.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak pertsona edo entitate eskatzailearen proposamena bertan behera utziko du 40 (berrogei) puntu baino gutxiago jasotzen dituzten jardueren kasuan, edota balorazio-batzordeak esleipen-proposamena prestatu ondoren, pertsona edo entitate jakin bati esleitu behar zaion diru-kopurua guztira bi mila (2.000) euro baino gutxiagokoa balitz.

Pertsona edo entitate bakoitzak gehienez 35.000 euro jasoko ditu, modalitate bakarrera (urteko kudeaketa-planera) edo bietara (lehen euskara-planaren diseinura eta urteko kudeaketa-planera) aurkeztuta ere.

Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria sortzen duen Aginduak ezarritako ebaluazio-prozesua  2013an burutu eta horren ondorioz Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratu duten pertsona edo entitate eskatzaileei diru-kopuru gehigarria emango zaie ziurtatutako mailaren arabera, baldin eta deialdi honetako baldintzak betetzen badituzte eta diru-laguntza eskuratzeko lortu beharreko gutxieneko puntuak lortzen badituzte:

Bikainengatiko kopuru gehigarriak
Ziurtatutako maila Kopuru gehigarria
Oinarrizko maila 1.000 €
Maila ertaina 3.000 €
Goi-maila 5.000 €

Nolanahi ere, hasierako kalkuluen emaitzen kopurua deialdiaren diru-zuzkidura baino handiagoa bada, entitateek jaso beharreko diru-laguntza kopurua hainbanatu egingo da, proportzioan, deialdiaren aurrekontu baliabideetara egokitzeko.

Ordainketa-modua:

Esleitutako diru-laguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko hirurogeita bost (% 65) ordainduko da, diru-laguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeita hamabosta (% 35) ordainduko da, diru-laguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean. Bigarren ordainketa 2015eko aurrekontuen kontura egingo da

Informazio +

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

18

eka / 2014

Tailerra: MIKROENPRESEENTZAKO FISKALITATEA

fiscalidad_325x220_1Tailerraren helburua da oinarrizko ezagutzak ematea enpresa txiki bat kudeatzeko kontuan hartu behar diren erantzun beharreko alderdi fiskalei buruz, baita erantzun beharreko betebehar fiskalak zeintzuk diren jakitea ere.

Data: Uztailak 7-8-9-10-14, 15, 16 eta 17 eguerdiko 14etatik 16rak arte

 Edukiak:

Zerga betebeharrak:

1. Jardueraren alta ematea Ogasunean (036 Errolda) eta Jarduera Ekonomikoei buruzkoa (840)

2. Zergen aldikako likidazioa:

a. BEZ: Ereduak: 300 (hilabetekoa) eta 390 (urtekoa)

b. Atxikipenak:

i. Langilea keta profesionalak: 110, 190 eta 10T ereduak

ii. Alokatzaileak: 115, 180 eta 10I ereduak

c. Ordainketa zatikatuak: 130 eredua

3. Irabazien gaineko zerga: 109 PFEZ eredua

a. Zuzeneko kalkulua.

b. Ohikoa

c. Sinplifikatua

d. Kalkulu objektiboa

Kontu-hartzailetzako betebeharrak: Erregistro liburuak

1. Salmentei eta Diru-sarrerei buruzko liburua

2. Erosketei eta Gastuei buruzko liburua

3. Inbertsio Ondasunei buruzko liburua

4. Kutxa liburua

IZEN-EMATEAK (ezarri kurtso-tailerraren izena)

Info + : 943 63 39 37

Kategoria: Ekintzaile-komunitatea, Ikastaroak eta tailerrak

18

eka / 2014

Turismo-enpresen modernizazioari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko Programa

Agindu honen xedea turismo-enpresen hobekuntza bultzatzea da, honako hau lortzeko: bezeroei eta merkatura bideratutako kalitatezko turismo-eskaintza lehiakorrago baten garapena erraztea; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) harrera eta ezarpena bultzatzea, enpresen eta bezeroen arteko interakzioa eta turismo-negozioen eraginkortasuna hobetzeko; turismoko enpresa, zerbitzu eta produktu berrien sorkuntza eta ezarpena bultzatzea, merkatuan berritzaileak izanik eta/edo hainbat enpresaren arteko lankidetzatik eta baterako ekimenetik sortu badira, hori guztia gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-iraunkortasunaren irizpideak kontuan izanik.

Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden enpresei honako jardun hauek egin ditzaten lagunduko zaie:

a) Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean.

b) Turismo-eskaintzaren modernizazioa, lehiakorragoa izan dadin.

c) Turismo-eskaintza Euskadiko Turismo Irisgarritasunaren Eredura egokitzea.

d) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta turismo-sektorean lan egiten duten enpresetan eta establezimenduetan kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistema egiaztagarriak ezartzea.

Erakunde onuradunak:

1.– Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte pertsona fisikoek, sozietate zibilek eta enpresek (mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainek), betiere Euskal Autonomia Erkidegoan jardueran aritzeko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen badituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:

a) Turismo-alojamenduko enpresak.

b) Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak.

c) Bidaia-agentziak.

d) Turismo-garraioko enpresak.

e) Turismo aktiboko enpresak.

f) Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.

g) Turismo-giden enpresak.

Dekretua irakurri

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

16

eka / 2014

Dantza sustatzeko diru-laguntzak (2014)

la-danza-clasica.jpgDeialdi honen bidez diruz laguntzen diren jarduerak honako atal hauei dagozkien kapituluetan zehaztu eta deskribatzen direnak dira:

– II. kap.: Koreografia sorkuntza.

– III. kap.: Dantza konpainiak sendotzea.

– IV. kap.: Dantza-lanen ekoizpena.

– V. kap.: Dantza profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak eta laguntzen muga orokorra.

1.– Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra 400.000 eurokoa izango da eta aipatutako modalitateen artean honela banatuko da: 28.000 euro Koreografia sorkuntzarako; 114.000 euro Konpainiak sendotzeko, 172.000 euro Dantza-lanak ekoizteko, 85.200 euro Dantza profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntzarako.

2.– Modalitate baterako ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada (eskabiderik ez egoteagatik edo eskakizunak ez betetzeagatik), gainontzeko kopurua beste modalitate batera eramango da, Koreografia sorkuntzaren modalitatekora izan ezik. Egoera hau gertatuz gero, lehentasuna izango du eskatutako diru kopuru orokorra eta hasierako kopuruaren arteko desoreka handien duen modalitateak.

Ikusi dekretua

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

16

eka / 2014

«Sormen Lantegiak» programaren barruan 2014. urtean diru-laguntzak

1.– Agindu honen xedea da «Sormen Lantegiak» programaren diru-laguntzak arautu eta 2014. urteko deialdia egitea. Diru-laguntza horien bidez, arte- eta kultura-proposamenak garatzen lagundu nahi da, zehazki ikerketa, esperimentazioa, elkarrizketa eta diziplina artistiko eta sozialen arteko elkarrekintza tresna hartuta berrikuntza eta singulartasuna sustatzen duten arte- eta kultura-proposamenak.

2.– Arte- eta kultura-proposamen horiek honako diziplina hauetakoren bati lotuta egon beharko dute: ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, literatura, musika, antzerkia, zirkua, magia edo bertsolaritza.

2. artikulua.– Modalitateak eta diru-baliabideak.

1.– Agindu honek honako laguntza-modalitate hauek jasotzen ditu:

a) II. kapituluan eskatzen diren baldintzak eta ezarritako eran betetzen dituzten sormen guneen jarduera-programetara bideratutako diru-laguntzak (Sorgune modalitatea).

b) III. kapituluan eskatzen diren baldintzak eta ezarritako eran betetzen dituzten proiektu eta prototipo kulturalak diseinatzera zuzendutako ikerketa-proposamenetara bideratutako diru-laguntzak (Ikertu modalitatea).

c) IV. kapituluan eskatzen diren baldintzak eta ezarritako eran betetzen dituzten kultur proiektuak egitera bideratutako diru-laguntzak (Arragoa modalitatea).

2.– Diru-laguntza horietarako, guztira, milioi bat (1.000.000) euro erabiliko dira.

3.– Diru-kopuru osoa honela banatuko da laguntza-modalitateen artean:

a) Sorgune modalitatea: bostehun eta berrogeita bederatzi mila (549.000) euro.

b) Ikertu modalitatea: berrogeita hamaika mila (51.000) euro.

c) Arragoa modalitatea: laurehun mila (400.000) euro.

3. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradunak.

1.– Agindu hau argitaratzen den egunean, hurrengo kapituluetan laguntza-modalitate bakoitzarentzat ezartzen diren baldintzak bete eta berezko pertsonalitate juridikoa duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuek eskatu ahal izango dituzte deialdi honetako diru-laguntzak. Beraz, ezingo dituzte eskatu pertsona fisiko edo juridikoek osatutako pertsonalitate gabeko elkarketek.

Ikusi dekretua

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

16

eka / 2014

Kontrataziorako Laguntzak. (Irungo Udala)

– Lantokiak Irungo udalerrian egon behar du. Irungo Uda­lak ofizioz egiaztatuko du dagokion establezimenduaren EJZ egoera.

— Proposatutako kontratazioak enplegu netoa sor­tzea ekarri beharko du kontratatutako per­tsona edo per­tso­nak sartu aurretixeko 3 hilabeteetan enpresan dagoen guztizko batez besteko plantillan. Horretarako, Gizarte Seguran­tzako Diru­zain­tza Nagusiaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, diru-lagun­tza­ren xedeko kontratua hasi aurretixeko hiru hilabeetako batez besteko plantillari buruzkoa.

— Enpresa kontratugileak egunean egon beharko du bere zerga-obligazioetan eta Gizarte Seguran­tza­rekin. Hori egiazta­tzeko, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.         

— Enpresa kontratugileak berariaz adierazi beharko du, ardurapeko adierazpen normalizatua izenpetuz, kontratazioa egiteko konpromisoa har­tzen duela, lan-alorrean eta lan-arriskuak prebeni­tze­aren alorrean indarrean dagoen araudia beteko duela eta kontratatutakoari bere zeregina egiteko beharrezkoak diren materiala eta jan­tzia emango dizkiola.

 – Kontratuek 6 (sei) hilabeteko iraupena izango dute, ­gutxienez. Lan-kontratazioko edozein modalitatetan formalizatu ahal izango da, prestakun­tza­rako eta ekin­tzaile­tza­rako kontratua izan ezik, eta lanaldi osorako.

— Lan-kontratuak kasu bakoi­tzean ­gutxienez exijitutako edo diruz lagundutako iraunaldia baino lehen iraungiz gero, ­itzuli egin beharko da emandako diru-lagun­tza. Horren salbuespena izango da iraungi­tzea enitate kontratugilearen borondatez egin ez izana; orduan, lan-kontratuak benetan iraun duenaren propor­tzioan murriztuko da diru-lagun­tza­ren zenbatekoa.           

— Nolanahi ere, diruz lagundu ahal diren kontratuak lagun­tza emateko erabakiaren data eta 2015eko maia­tza­ren 31 bitartean garatuko dira. Dena dela, egun horretatik harago ere iraun dezakete kontratuek.

Ikusi dekretua

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

11

eka / 2014

Landa-turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko landa-turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuan araututako laguntzen deialdia egitea, 2014ko ekitaldirako

Ikusi dekretua

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

10

eka / 2014

Hondarribiko udaletxeak eraikinen ikuskapen teknikoa (EIT) egiteko diru-laguntzak ematea arautzen duten oinarrien behin betiko onartzen ditu..

Ondoko esku-har­tzeak bete beharko dira diru-lagun­tza jaso ahal izateko: Jabekide Elkargoaren titulartasuneko Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren txos­tena–galdetegia eta diktamena ematea; beharrezko dokumentazio eta zuzendari­tza teknikoa aurkeztea; Ikusketa-diktamenean zehaztutako obrak egitea, eta obrak eraikineko osagai komunei eragitea, eta diktamena eta obren zuzendari­tza eta buru­tza­pena 2013ko urtarrilaren 1etik aurrekontu aurreikuspena amaitu bitarteko epean egitea.

Diru-lagun­tza babes litekeen esku-har­tze­aren aurrekontuko %10era iri­tsiko da, gehienez ere HIRU MILA eurokoa izanik (3.000 euro).

Diru-lagun­tza horiek jaso nahi dituzten eraikinen Jabekide Elkargoek, BAZeko bulegoan aurkeztu beharko dute jendaurreko ordutegian Diru-lagun­tzak ematea arau­tzen duen Udal Ordenan­tzako 4. artikuluan eska­tzen den dokumentazioa.

Ikusi dekretua

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

10

eka / 2014

«SMART-LAB GIPUZKOA» jarduera ekonomikoa suspertzeko programaren 2014ko deialdia.

«Smart» teknologiek zeregin garran­tzi­tsua izango dute lurraldearen garapenean, berrikun­tza teknologikoan eta, labur esanda, garapen ekonomikoan eta kalitatezko enpleguaren sorreran.

Kon­tzep­tua oso lotuta dago ingurumen iraunkortasunarekin eta ekonomia berdearen garapenarekin. Garapen ekonomikoa susta­tze­arekin batera iraunkortasuna lor­tzeko erronkaren garran­tziak eska­tzen du irtenbide berriak, eraginkorrak eta efizienteak, ezarri beharra, eta gaur egungo egoera teknologikoa kontuan hartuta, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak modu inten­tsi­boan ezar­tzea dakar.

Gipuzkoako enpresak planteatu den erronka teknikoaren eta teknologia horiek sor­tzen ari diren negozio aukeren jakitun dira. Programa honen bidez testatu nahi dira garatutako teknologiak, benetako erabilerako ingurune batean.

Seguir leyendo

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea

09

eka / 2014

GAUZATU-INDUSTRIA Programa: teknologian eta/edo berrikuntzan oinarritutako ETEak sortzea eta garatzea bultzatzeko 2014ko ekitaldiko diru-laguntzak

Ebazpen honen xedea da Teknologian eta/edo berrikuntzan oinarritutako ETEak sortzea eta garatzea sustatzeko Gauzatu-Industria programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako 2014ko ekitaldiko diru-laguntzen deialdia egitea. Diru-laguntzok aurrerakin itzulgarri gisa emango dira.

Horretarako, 26.000.000 euro bideratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2014ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan ezarritako aurrekontu-sailetan esleitutako kredituen kontura

Ikusi dekretua

Kategoria: Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea
Página 92 de 113« Primera...102030...9091929394...100110...Última »