Panorama artistiko-kulturalean –kulturako edozein esparrutan– egitasmo berriak abiaraziko dituzten elkarteei izaera berri­tzailea duten jarduerak antola­tzera zuzendutako deialdia (SUSPERKA)

Lagun­tza hauek jaso ahal izango dituzte, Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten eta berriki sortuak diren kulturaren alorreko irabazi asmorik gabeko elkarteek, baldin eta zuzenean gara­tzen badituzte lurraldeko kulturaren edozein eremutan berrikun­tza suposa­tzen duten jarduera eta egitasmoak.

Diruz lagungarriak diren gastuak era desberdinetako jarduerei dagozkienak izan daitezke, hala nola, artearen eta kulturaren edozein alorretako formazio, ikerketa, sen­tsi­bilizazio, hedapen edo koordinaketa gisakoak.

Halaber jarduera horiek aurrera eramateko beharrezko diren elkartearen fun­tzionamendu gastuak ere lagundu ahal izango dira.

Gainera, diru lagun­tza eska­tzeko aurkezten dituzten egitasmo edo jarduerek honako baldin­tzak bete beharko dituzte:

— Gipuzkoako Lurralde Historikoan gauzatu daitezela.

— Duten interes, espezializazio edo originaltasun mailagatik Gipuzkoako kultur eskain­tzan emai­tza esangura­tsua suposatu dezatela.

— Deialdiak ezar­tzen duen urte naturalean burutu daitezela, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

— Ekonomikoki bideragarriak izatea. Bideragarritasun hori diru-sarrerak eta gastuak jasoko dituen aurrekontu orekatuaren bitartez frogatu beharko da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira, eta diru-sarreren atalean Kultura Zuzendari­tza Nagusiari eska­tzen zaiona zehaztu beharko da.

Epea: 2017/05/10

info +

Ez dago iruzkinik

Utzi zure iruzkina

Follow by Email
RSS