16

ots / 2017

PechaKucha aurkezpenak Krea Bidasoa 2017an/ martxoak 30

Martxoaren 30ean, Irungo Ficoban egingo dugu Krea Bidasoa ekimenaren edizio berri bat. Urtean behin egiten den profesionalentzako, enpresentzako eta gure inguruko ekintzaileentzako topaketa bat da eta antolatzailea Bidasoa bizirik da. Hemen ikusi ahal dituzue azken lau urteak laburtzen dituzten bideoak.

Duela sei hasi zen ekimen baten jarraipen gisa, eguna amituko dugu PechaKucha edizio berri batekin. Aurkezpen formatu hau Japoniatik dator. Formatu honen berezitasuna da aurkezpenak 20 iruditan oinarritzen direla eta horiek 20 segundotan bakarrik izango direla pantailan.

Eskualdeko profesionalek, enpresek eta ekintzaileek zuen lana, proiektuak edo esperientziak  jendaurrean aurkezteko aukera duzue. Inprimakiak bidaltzeko epea otsailaren 23ra arte irekita egongo da. Erantsitako dokumentuan informazio gehiago duzue ekimenari eta parte hartzeko moduari buruz.

Protagonistak eta beraien aurkezpenak aurreko edizioetako bideoetan ikusi ahal dituzue.

Urte honetan zu izan zaitezke!!!

PechaKucha-KREA2017

Dinamizazioa: Irene Martínez

 

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Topaketak kategorietan argitaratu da eta , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude