28

ots / 2019

Pertsona ekintzaileentzako laguntza berriak-Lanbide

Pertsona ekintzaileentzako laguntza berriak

1.000 euro pertsona ekintzaileentzat eta 1.500 euro proiektu enpresarialak martxan jartzeko

 Ideia enpresarialak garatu edo proiektu enpresarialak martxan jarri nahi dituztenei zuzendutako laguntzak dira

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en Ekintzailetza eta Ekintzailetza eta Jarduera Berriko sailaren bidez, informazio bilera eskainiko dute 2019ko martxoaren 5ean, asteartea, eguerdiko 12etan, Bidasoa bizirikeko egoitzan. Ideia enpresariala garatuko duten pertsona ekintzaileentzako edo proiektu enpresarialak martxan jartzeko emango dituzten diru-laguntza berriak aurkeztuko dituzte.

Ondorengo laguntzak jaso ahal izango dituzte onuradunek:

  • Ideia enpresariala garatzeko: 000 euro pertsona ekintzaile bakoitzeko. %15 handituko da kopurua sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa baldin bada, laguntza prozesua hasten den momentuan. Emakumea baldin bada, beste %15 handituko da kopurua.
  • Proiektu enpresarialak martxan jartzeko: 500 euro pertsona ekintzaile bakoitzeko. %15 handituko da kopurua sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa baldin bada, laguntza prozesua hasten den momentuan. Emakumea baldin bada, beste %15 handituko da kopurua.

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak martxan jarri du ekimena, eta Europako Gizarte Funtsak ere finantzatzen du. Bidasoa eskualdean 30 izango dira laguntza jaso ahal izango duten pertsona ekintzaileak. Ondorengoa izango da laguntzen banaketa:

Laguntzak eskatzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik Bidasoa Bizirik-en tutoretza eta aholkularitza prozesua hasi izana. Hortaz, eskaera egin nahi duten horiek derrigorrez joan beharko dute aholkularitza prozesuaren hasiera eta laguntzen aurkezpena izango den bilerara, 2019ko martxoaren 5ean, asteartea, eguerdiko 12etan, Bidasoa Bizirik-eko egoitzan (Ducoureau Jauregia – Hendaia kalea, 8 – IRUN).

Eskaerari, baldintzei edo prozedurari buruzko informazio gehiago:

www.ideiakbizirik.com web gunean.

– Bidasoa Bizirik-eko Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamentuan (943 50 96 00).

– Ondorengo helbide elektronikoan: empresas@bidasoa-activa.com

2018_Requisitos_personas emprendedoras_JARDUERA_eusk 2018_Requisitos_personas emprendedoras_IDEIA_eusk

ANEXO III SOLICITUD SUBVENCIÓN PROMOTOR-CAS

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude