06

ots / 2020

Pertsona ekintzaileentzako laguntza berriak-Lanbide

Pertsona ekintzaileentzako laguntza berriak

1.000 euro pertsona ekintzaileentzat eta 1.500 euro proiektu enpresarialak martxan jartzeko

Ideia enpresarialak garatu edo proiektu enpresarialak martxan jarri nahi dituztenei zuzendutako laguntzak dira

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en Ekintzailetza eta Ekintzailetza eta Jarduera Berriko sailaren bidez, informazio bilera eskainiko dute 2020ko otsailaren 19an, asteazkena, eguerdiko 13.30etan, Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea). Ideia enpresariala garatuko duten pertsona ekintzaileentzako edo proiektu enpresarialak martxan jartzeko emango dituzten diru-laguntza berriak aurkeztuko dituzte.

Ondorengo laguntzak jaso ahal izango dituzte onuradunek:

  • Ideia enpresariala garatzeko: 1.000 euro pertsona ekintzaile bakoitzeko.
  • Proiektu enpresarialak martxan jartzeko: 1.500 euro pertsona ekintzaile bakoitzeko.

Zenbateko hauek %15 handituko dira baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada (eskaera aurkezten duen unean), eta beste %15 emakumezkoa bada.

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak martxan jarri du ekimena, eta Europako Gizarte Funtsak ere finantzatzen du. Bidasoa eskualdean 27 izango dira laguntza jaso ahal izango duten pertsona ekintzaileak. Ondorengoa izango da laguntzen banaketa:

Laguntzak eskatzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik Bidasoa Bizirik-en tutoretza eta aholkularitza prozesua hasi izana. Hortaz, eskaera egin nahi duten horiek derrigorrez joan beharko dute aholkularitza prozesuaren hasiera eta laguntzen aurkezpena izango den bilerara, 2020ko otsailaren 19an, asteazkena, eguerdiko 13.30etanIrun Factory-n (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea -IRUN).

Eskaerari, baldintzei edo prozedurari buruzko informazio gehiago:

www.ideiakbizirik.com web gunean.

– Bidasoa Bizirik-eko Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamentuan (943 50 96 00) (aurretiko hitzordua)

– Ondorengo helbide elektronikoan: ekintzailetza@bidasoa-activa.com

2019_Baldintzak_JARDUERA_eusk

2019_Baldintzak_IDEIA_eusk

ANEXO III DIRULAGUNTZA ESKAERA 2019

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude