KOMUNITATE EKINTZAILEAREN NEWSLETTERRARI BURUZKO PRIBATUTASUN-POLITIKA
Tratamenduaren arduraduna Nor da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna? IRUN ETA HONDARRIBIKO UDALAK.
Tratamendu-eragilea Nor arduratzen da datuen tratamenduaz? BIDASOKO GARAPEN AGENTZIA, S.A. – BIDASOA BIZIRIK. IFK: A20421053. Datu pertsonalen tratamenduari buruzko eskubideak baliatzeko posta-helbidea: Hendaia, 8 – Ducoureau jauregia. 20301 Irun (Gipuzkoa). Datu pertsonalen tratamenduari buruzko eskubideak baliatzeko helbide elektronikoa: responsablelopd@bidasoa-activa.com.
Helburua Zertarako tratatzen ditugu datuak? Bidasoako eskualdean garatutako ikastaro, tailer, dirulaguntza, zerbitzu eta baliabideei buruzko informazio-buletina bidaltzea.
Legitimazioa Zein da datuak tratatzeko legitimazioa? Adostasuna: Datuak Babesteko 679/2016 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua.
Hartzaileak Zer kasutan komunikatzen ditugu datuak? Datu pertsonalak ez zaizkie hirugarren pertsonei edo erakundeei lagako, legez ezarritako betebeharrak betetzeko beharrezkoa denean izan ezik. Datuak Babesteko 679/2016 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua.
Nazioarteko transferentziak Zer kasutan egiten dira? Datuak kudeatzeak ez du esan nahi datu horiek nazioartean transferitu behar direnik.
Gordetzea Zenbat denboran gordeko ditugu datuak? Harpidedunak adierazitako baimena baliogabetu arte gordeko dira datu pertsonalak, eta, une horretatik aurrera, blokeo-egoerara igaroko dira, eta sarbide mugatua izango dute. Datu horiek blokeatuta egongo dira legezko betebeharrak eta/edo erreklamazioak betetzeari buruzko preskripzio-aldietan, informazio pertsonalaren tratamenduari dagozkionak barne.
Eskubideak Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean? Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, transferitzeko eta tratamendua mugatzeko eskubideak erabil ditzakete. Horretarako, eskaera BIDASOA BIZIRIKera bidali ahal izango dute, erakundearen identifikazio-atalean adierazitako posta-helbidearen edo helbide elektronikoaren bidez. Pertsonak uste badu bere eskubideak ez direla behar bezala bete, erreklamazio bat aurkezteko eskubidea du Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren aurrean.
Segurtasuna Nola ziurtatzen dira datu pertsonalak? Datuak konfidentzialtasunez tratatuko dira, eta segurtasun-neurri tekniko eta antolakuntzazko egokiak hartuko dira datuak ez aldatzeko, ez galtzeko, ez baimenik gabe ez tratatzeko edo ez eskuratzeko.

Follow by Email
RSS