10

abe / 2014

BIDASOA INNOVA ekintza prozesuaren aurkezpena

Jornada de Innovación Abierta: Bidasoa Innova–       Ostegunean 18:30etan Sargia tabernan parte hartzaileek egindako lana aurkeztuko dute

–       Azaroaren 6an hasi jarri zuten martxan proiektua Irun Factoryren lokaletan

 Azaroaren 6an abiatu zen ekintza prozesua Berrikuntza Irekiko jardunaldi batekin. 50 parte hartzaile baino gehiago izan ziren. Jardunaldian ekintzaileak, enpresariak, langabeak, ikasleak eta lana bilatzen ari diren pertsonak elkartu ziren. Hiru taldetan banatuta, ideiak eman zituzten. Talde bakoitzetik lau ideia aukeratu zituzten, ondoren komunean jartzeko.

Beranduago, beste zortzi formazio tailer egin dituzte, Fitnessa Sormena eta Berrikuntza izenburuarekin. 13 parte hartzaile izan dira bataz beste tailer bakoitzean. Pentsamendu sortzailerako tresnak eta teknikak landu dituzte, Lean Start Up metodologiarekin batera. Lehen jardunaldian irten ziren ideietako batzuk garatu dituzte, negozio eta garapen aukerak aztertuz.

 Bihar, osteguna, 18:30etan Sargia tabernan, proiektuaren azken fasea egingo dute. Ágora izeneko jardunaldian, lehen faseetan garatutako ideien eta lanen aurkezpena egingo dute parte hartzaileek.

This entry was posted in Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude