16

aza / 2015

Berrikertu programa. Giza kapital ikertzailea sartzeko laguntzak.

investigación bilaketarekin bat datozen irudiakEuskadik I+G+b-ren arloko beste etapa bati ekin dio, zeina zehatz definituta baitago Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (ZTBP). Etapa horren xedea hau da: «euskal gizartearen ongizatea, hazkunde ekonomiko jasangarria eta enplegua hobetzea, ikerketa- eta berrikuntza-politika egokiaren bitartez; politika horrek espezialitatean eta zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sistemaren efizientzia hobetzean oinarrituta egon behar du».

Honako hauen arteko konbergentzia lortu nahi da: batetik, merkatuaren eta gizartearen eskarira bideratutako ikerketa, eta, bestetik, zientziaren eta teknologiaren aurrerapenek bultzatutakoa, espezializazio adimendunaren bitartez Ikuspegi berri hori orain arte Eusko Jaurlaritzak I+G+b-ren arloan garatu dituen politiken osagarri beharrezkoa da, eta xede hau dauka: «ikerketa- eta berrikuntza-kate osoan zehar lankidetza handitzea, eta, horrela, ideia bat sortzen denetik merkatuan sartzen den arte igarotzen den denbora laburtu ahal izatea».

Gizarteak aurrera egin behar du ezagutzan eta berrikuntzan, eta, horretarako, beharrezkoak izango dira Euskadik dituen enpresen eta giza kapitalaren inplikazio zuzena eta garapena.

Planak euskal enpresetako talentu ikertzailearekin zuzenean lotuta dauden lan-ildoak jasotzen ditu, besteak beste:

– Ikertzaileak sartzea enpresa-egituran.

– Ezagutzaren transferentzia bultzatzea ZTBESeko eragileen eta enpresen artean.

– Generoen arteko desoreka txikitzea esparru zientifiko-teknologikoan.

– Generoaren zeharkakotasuna sartzea, printzipio bezala, I+G+b-ren arloko politika publikoetan, eta emakumeen okupazioa sustatzea teknologian intentsiboagoak eta aurreratuagoak diren sektoreetan. Beharrezkoa da integratzea emakumeen eta gizonen jakintza eta batzuen eta besteen eskubideen, erantzukizunen eta aukeren berdintasuna.

Epea: 2015-12-18 (12etan)

info +

gobierno vasco bilaketarekin bat datozen irudiak

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude