07

ots / 2014

enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2014ko programa

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak lankidetza hitzarmenak adostuko ditu elkarren bermerako sozietateen eta finantza-erakunde laguntzaileekin eta, horien bitartez, enpresa txikien eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantzaketa-lerroa sortuko du.

Finantzatzeko moduko egoerak.

1.– Honako egoera hauetarako emango da finantzaketa: likidezia beharrak eta kapital zirkulatzailearen finantzazioa, epe laburreko zorra berritzea eta epe laburreko zorra epe ertainera eta epe luzera egokitzea.

2.– Finantzaketa-beharrak aztertu ondoren, elkarren bermerako sozietateak, dekretu honetako III. kapituluan ezarritako prozedurari jarraituz, bermearen mailegurako finantza-eragiketaren zenbatekoa eta epea zehaztuko ditu.

Dekretua ikusi

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude