02

ots / 2015

ETEei eta MIDCAPei finantzaketa-laguntza emateko programa

FINANTZEN EUSKAL INSTITUTUA

Eusko Jaurlaritzaren helburua, euskal enpresa-ehunari finantzaketa eskuratzea erraztekoa, euskarrituz, ETEen eta MIDCAPen lik¡dezia-premiei erantzutea eta inbertsioak egitea bideratuko duen lerro berri bat gaitu da, Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) bidez.

 NORENTZAT:

FEI – ETE eta MIDCAP lerroa eskura izango dute 3.000 langile, gehienez, dituzten enpresa, pertsona fisiko edo juridikoek.

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten enpresek egindako proposamenak izan beharko dute, bertan edo kanpoan gauzatzeko proiektuetarako, bai eta beste enpresa batzuek egindako proposamenak ere, finantzatuko den proiektua EAEn daukaten produkzio-zentro batean garatzekoa izanez gero.

Programan parte hartu ahal izango dute jarduera ekonomikoaren sektore guztiek, baina ezingo dira onuradun izan, besteak beste, finantza-erakundeak, higiezinen alorreko jarduerak, ausazko jokoak, eta tabakoaren fabrikazioa, transformazioa edo banaketa.

Programan parte hartzeko baldintzak dira, besteak beste, enpresa krisi-egoeran ez egotea, Europako Batzordearen 2004/C 244/02 Komunikazioan ezarritakoa betez (EEAO, 2004ko urriaren 1ekoa), eta enpresak egunean izatea foru-aldundiekin edo dagokion zerga-erakundearekin dituen ordainketa-betebeharrak, bai eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ere.

 FINANTZA DAITEZKEEN ERAGIKETAK:

Finantzatu ahal izango dira aktibo ukigarri berriak edo lehen aldiz erabiliko direnak (lursailak izan ezik) erosteko, berritzeko edo zabaltzeko eragiketak, aktibo ukiezinak, enpresa-eskualdaketa mota batzuk, eta epe ertaineko eta luzeko kapital zirkulatzailearen premiak.

Finantzaketa-eragiketek ezaugarri hauek izango dituzte:

  1. Baliabidea: Finantzen Euskal Institutuak onetsitako mailegua, enpresa onuradunaren alde.
  2. Kredituaren zenbatekoa: 25 milioi euro arteko proiektuen kasuan, proiektu hautagarriaren kostuaren % 100, gehienez, eta 12,5 milioi euro gehienez. Zenbateko handiagoko 50 milioi euro arteko MIDCAP proiektuen kasuan, FEIk finantzatu ahal izango ditu premien % 50, gehienez.
  3. Funtsak eskuratzea: Funtsak osorik eskuratuko dira, kontratua sinatu bezain laster.
  4. Epea: Finantzaketaren gehienezko epemuga bi urtekoa izango da gutxienez, eta hamar urtekoa gehienez, inbertsio-proiektuetan; zirkulatzailea finantzatzeko eragiketetan, berriz, gutxieneko epemuga berdina izango da, baina bost urteko epemuga izango dute gehienez.
  5. Gabealdia: 24 hilabete, gehienez.
  6. Amortizazioa: Printzipalaren itzulketa kuota berdinetan egingo da, sortutako interesak erantsita. Amortizazio aurreratuak ez du penalizaziorik izango.
  7. Interes-tasa: Aldakorra, Euriborra erreferentziatzat hartuta.
  8. Bermeak: EBB baten abala edo beste berme batzuk eskatu ahal izango dira FEIren alde.
  9. Komisioa: Eskaera edo formalizazio bakoitzeko, eskatutako edo emandako zenbatekoaren % 0,50eko komisioa ezarri ahal izango da gehienez.  

 DOKUMENTAZIOA

Enpresa txiki eta ertain eskatzaileek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskaera, eranskineko F1 formularioan jasotako ereduaren arabera, inprimaki honetan eskatzen den dokumentazioarekin batera:

  • Enpresaren eratze-eskrituraren eta horren aldaketen fotokopia.
  • Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.
  • Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordearen fotokopia.
  • Ahaldunaren NANa.
  • Enpresak foru-aldundiekin edo dagokion zerga-erakundearekin dituen betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekin dituenak egunean daudela dioten ziurtagiriak.
  • Foru Aldundiaren ziurtagiria, enpresak alta emanda duen jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafea azaltzen duena.
  • Enpresaren finantzaketa-beharren deskribapen-memoria.
  • Azken bi ekitaldien auditoria. Auditoria izan ezean, azken bi ekitaldietako urteko kontuak.
  • Uneko ekitaldiko azken behin-behineko galdu-irabazien kontua.
  • Uneko ekitaldiko aurreikuspenezko galdu-irabazien kontua.
  • Finantza-zorpetzea, dagokion kapital bizia, epemuga eta ordaindu beharreko amortizazio-kuotak zehaztuta.

b) Eskabidean jasotzen diren alderdiak egiazkoak direla dioen erantzukizunpeko adierazpena (eranskineko F2 formularioa). Ikuskaritza-bisitan egiaztatu ahal izango dira, eta honako hauek dira:

  • Eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31n zegoen langile kopurua, hilabete horretako TC1aren arabera.
  • Eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31ko fakturazio-zenbatekoa.
  • Eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31ko urteko balantze orokorraren zenbatekoa.

 Lerroaren ezaugarriak (PDF, 39 KB)

Eskabidea (PDF, 41 KB)

Erantzukizunpeko adierazpena (PDF, 40 KB)

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude