10

ira / 2015

Hirugune – Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko estrategia zonalak sustatzera bideratutako laguntza-programa

Xedea.

1.– Lege honen xedea da:

a) Beren jarduera gauzatzen duten hiri-inguruneetako marka-kokapena eta merkataritza arloko lehiakortasuna hobetzera zuzendutako hiri-merkataritzako lankidetza eta dinamizazio estrategien garapena sustatzea.

b) Merkataritza-dentsitate txikiko gunetan, lankidetza zonalerako proiektuen ezarpena eta garapena bultzatzea; betiere, suspertu behar diren zonetan merkataritza-hornikuntza hobetzeko proposamen estrategikoak integratzen badituzte proiektuok.

2.– Aipatu programarekin bat etorriz, jarraian zehaztu jarduera-proiektuak ezarri eta garatzeko laguntza ekonomikoak emango dira: udalerri mailakoak izanik, euren izaera estrategikoa dela-eta bereizi eta globalak izateaz gain, parteek adostutako ekintza guztiak integratuko dituztenak. Adostasun hori lankidetza-hitzarmen publiko-pribatu baten sinadurarekin gauzatuko da, bakarra udalerri bakoitzeko, beharrezkoa laguntza lortu nahi bada, proiektuarekin batera, eta urtero berretsi beharko da. Esandako adostasunak berariaz jasoko du zer-nolako modua ezarri den diru-laguntzaren xede den proiektuaren plangintza, jarraipena eta ebaluazioa egiteko.

Dekretua ikusi

Aurkezteko epea: 2015eko urriaren 7ko 12:00ak arte

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude