09

urr / 2015

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuarena, ezagutza, berrikuntza eta merkataritza-lehiakortasuna sustatzera eta hedatzera bideratutako laguntza-programa

compras bilaketarekin bat datozen irudiakAgindu honen helburua da: berrikuntza eta enpresa-lehiakortasuna hedatzeko eta hobetzeko jarduerak sustatzeko programa arautzea, baita merkataritza-sektoreko negozio-joera berriak ezagutzea ere, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren 2013-2016rako Jarduketa Planean zehaztutako helburuekin bat.

Erakunde onuradunak.

1.– Hauek jaso ahal izango dituzte agindu honetan zehaztutako laguntzak:

EAEko merkatarien elkarteek eta taldeek edo elkarte mistoek, baita horien federazioek edo taldeek ere, baldin eta ekainaren 17ko 148/1997 Dekretuan arautzen den Merkatarien Elkarteen Erroldan inskribatuta badaude.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

1.– Agindu honen arabera laguntzeko moduko jardueratzat hartuko dira honako hauek:

a) Agindu honen I. eranskinean aipatzen diren ikastaroak, baldin eta beren fitxa teknikoan zehaztutako ezaugarriak betetzen badituzte (helburua, programa, iraupena eta modalitatea).

b) Helburu gisa berrikuntza eta enpresa-lehiakortasuna hedatzea eta hobetzea duten jardunaldi teknikoak, baita negozio-joera berriak ezagutzea ere, Agindu honen II. eranskinean zehaztutako zerrendarekin bat etorriz.

INFO +

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude