23

api / 2014

Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014 Programa

Euskal enpresaren etorkizunarekin konpromisoa hartuta

Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014 Programaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresekin jardutea da, euskal ekoizpenaren egitura aldatzen laguntzeko eta ekoeraginkorrago, berritzaileago eta iraunkorrago egiteko.

Horri esker, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresak abantailazko posizio lehiakorrean kokatuko dira Europan sortzen ari diren erronka hasiberrietan.

Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014 Programa diseinatzeko, administrazio publikoak eta enpresek erantzukizunak elkarbanatu dituzte, eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publiko nahiz pribatu guztiek parte har dezakete programan.

Programa 2010eko urrian jarriko dute martxan, eta aurreikusita dago 2014. urtera arte irautea. Ihobe Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoa, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren mendekoa dena, arduratuko da haren koordinazioaz.

Parte har ezazu
 
Parte hartuprograman
 
This entry was posted in Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude