19

eka / 2014

LANHITZ Programa – Enpresatan euskara erabilera sustatzeko diru-laguntzak

Egitasmo bakoitzak jasotako puntuazioaren eta araztutako aurrekontuaren arabera, eta kontuan izanik 18.7 artikuluak ezartzen dituen gastuak eta mugak, zehaztuko da proiektu bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoa. Emango diren diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa aurrekontu araztuaren gaineko % 60koa izango da. Halaber, ezingo zaie eskatu baino gehiago esleitu.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak pertsona edo entitate eskatzailearen proposamena bertan behera utziko du 40 (berrogei) puntu baino gutxiago jasotzen dituzten jardueren kasuan, edota balorazio-batzordeak esleipen-proposamena prestatu ondoren, pertsona edo entitate jakin bati esleitu behar zaion diru-kopurua guztira bi mila (2.000) euro baino gutxiagokoa balitz.

Pertsona edo entitate bakoitzak gehienez 35.000 euro jasoko ditu, modalitate bakarrera (urteko kudeaketa-planera) edo bietara (lehen euskara-planaren diseinura eta urteko kudeaketa-planera) aurkeztuta ere.

Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria sortzen duen Aginduak ezarritako ebaluazio-prozesua  2013an burutu eta horren ondorioz Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratu duten pertsona edo entitate eskatzaileei diru-kopuru gehigarria emango zaie ziurtatutako mailaren arabera, baldin eta deialdi honetako baldintzak betetzen badituzte eta diru-laguntza eskuratzeko lortu beharreko gutxieneko puntuak lortzen badituzte:

Bikainengatiko kopuru gehigarriak
Ziurtatutako maila Kopuru gehigarria
Oinarrizko maila 1.000 €
Maila ertaina 3.000 €
Goi-maila 5.000 €

Nolanahi ere, hasierako kalkuluen emaitzen kopurua deialdiaren diru-zuzkidura baino handiagoa bada, entitateek jaso beharreko diru-laguntza kopurua hainbanatu egingo da, proportzioan, deialdiaren aurrekontu baliabideetara egokitzeko.

Ordainketa-modua:

Esleitutako diru-laguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko hirurogeita bost (% 65) ordainduko da, diru-laguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeita hamabosta (% 35) ordainduko da, diru-laguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean. Bigarren ordainketa 2015eko aurrekontuen kontura egingo da

Informazio +

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude