04

urt / 2016

Etxebizitzak eta eraikinak era efizientean birgaitzeko Renove Programaren 2016rako laguntzen deialdia arautzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku-hartze proiektuak egin eta haien ondoriozko obrak egikaritzeko. (2016)

1.– Agindu honen xedea da etxebizitzak eta eraikinak era efizientean birgaitzeko Renove Programaren 2016rako laguntzen deialdia egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku-hartze proiektuak egin eta haien ondoriozko obrak egikaritzeko.

2.– Etxebizitza-erabilera nagusia izanik blokeak edo eraikuntza-etxadiak osatuz taldekatuta dauden, gutxienez horren alde bat barnean hartzen duten, 1980a baino lehenagoko eraikitze-data duten eta hiri- eta egitura-egokitzapena duten zenbait familiako eraikinetan esku hartzeko jomuga izango dute esku-hartze proiektu horietan proposatutako jardunek, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako baldintzei jarraiki.

3.– Laguntza-programa horrekin bat egingo duten ondare eraikian esku-hartze proiektuek aurretik existitzen ziren eraikinen irisgarritasuneko, bizigarritasuneko eta energia-eraginkortasuneko baldintzak hobetzeko helburua izan beharko dute, hurrengo artikuluetan adierazitako baldintzak betetzeaz gain.

4.– Diru-laguntzarik ez dute jasoko bizilagunik gabeko eraikinetan, aurri-egoeran daudela deklaratutakoetan edo aurri-egoeran egon litezkeenetan egiten diren jardunek.

5.– Diru-laguntzarik ez dute jasoko jada hasita dauden eta lizentzia emana duten obrek, egitura sendotzeko obrek, fatxaden konponketek, urbanizazioetan irisgarritasuna hobetzeko lanek eta etxebizitza kopurua areagotzeko eraikinen birgaitze integralek.

info +

Aurkezteko epea: 3 hilabete agindua hau argitaratu denetik

gobierno vasco empleo bilaketarekin bat datozen irudiak

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude