24

api / 2017

Proiektu berritzaileen diagnostikoa

destacado innovar euBerrikuntza proiektu bat identifikatua baldin badaukazue, martxan jartzeko aukera ematen dizuegu.

Irungo Udalak eta Hondarribiko Udalak Bidasoa biziriken bitartez zuei helarazi nahi dizuegu industriari edota industriari atxikituta dauden zerbitzuen sektoreari, nautika sektoreari, irristatzeko eta uretako eta outdoor jarduerei eta nekazaritzako elikagaien industriari loturik dauden mikro edo enpresa txikiak aukeratzeko prozedura, gure eskualdeko enpresen berrikuntzaren eta lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzeko helburuarekin. Proiektu hau indibiduala eta lankidetzakoa izan ahal da.

Hornitzaileak (Teknologia Zentroak, Lanbide Heziketa Zentroak eta espezializatutako Ingeniaritzak) ematen duen diagnostiko teknologikoko zerbitzuaren kostua Bidasoa bizirikek finantzatzen du %100 Connect Innovation bai! proiektuaren bitartez, gehienez 12.000 euro (BEZ barne) proiektuko.

Gainera, proiektuaren prestaketa eta espedientearen aurkezpena prestatzeko Idom consulting taldearen laguntza jasotzeko aukera emango dizuegu. .

Dokumentazioa

Kontaktuaren informazioa: economia@bidasoa-activa.com

Sarrera hau Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa kategorietan argitaratu da eta , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude