13

eka / 2018

[PROT]-2018-Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak

Agindu honen xedea da, hain zuzen, enpresei Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko 2018ko diru-laguntzen deialdia egitea, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 212. zk., 2015), lerro hauetan:

a) Inbertsiorako laguntzak, ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragokoak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

c) Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.

d) Hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, baldintza metagarri hauek betez gero:

– Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murrizteko erabiltzen da.

– Beste egoera batzuetan, tratatutako material birziklatu edo berrerabiliak ezabatu egingo lirateke, edo ingurumena gutxiago zainduz tratatuko lirateke.

– Laguntzek ez diete zeharka kenduko kutsaduraren erantzuleei Batasuneko legediaren arabera beraiek beren gain hartu beharrekoa den edo enpresa-kostu normaltzat jo beharrekoa den ezein karga.

– Inbertsioaren ondorio bakarra ez da birziklatzeko materialen eskaria handitzea material horien bilketa handitu gabe.

– Inbertsioa teknikaren egungo egoeratik harago joango da.

e) Lur kutsatuak saneatzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «kutsatzen duenak ordaindu egiten du» printzipioaren arabera.

f) Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako

Epea: 2018/07/13

info +

Prozedura arrunta // Prozedura erraztua

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Enpresa-kudeaketa, Industria kategorietan argitaratu da eta , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude