- Aurrekariak.
Santiagotarrak Kirol Elkartea 1966an fundatu zen eta haren oinarrizko kirol jarduera nagusiak arraunketa piraguismoa izan dira. Irun hiriari nazioarteko izena eman dio lortutako lorpenengatik.
Gaur egun kluba kokatzen den hiri honetan garrantzia handiko sorta bat eskaintzen du jarduera honek.
Santiagotarrak irabazteko asmorik gabeko elkarte pribatua da, bere xede nagusia kirola da, eta bereziki, piraguismoa (ur amilak eta ur bareak –pistan–) eta arraunketa (eserleku mugikorra – eta eserleku finkoa).
- urtemuga dela eta, eta Irungo gizartean, kulturan eta kirolean Santiagotarrak KEk izandako eragina eta hirian duen garrantzi historikoa zein utzitako ondarea eskertzeko eta ospatzeko, Irungo Udalak Kultura eta Kirola Arloaren bidez, proiektu-ideia lehiaketa baterako deialdia deitu du klubaren instalazioen inguruan kokatuko den hiri-objektu bat sortzeko.
- Lehiaketaren xedea.
Irungo Udalak «hiri-objektulogia» Lehiaketa baterako deialdia egin du Santiagotarrak KEren 50. Urtemuga dela eta, oinarri hauen arabera.
Santiagotarrak elkartearen egoitza dagoen tokiak ingurune berezi bat eratzen du, zeina Bidasoa ibaiaren alboan dagoen ibilbide bikain batean kokatua baitago.
Bizitegi eta paseatzeko gune lasaia da; bertan Irun hiriko eta Irundik kanpoko herritar askok disfrutatzen duten aisia, kirol eta astialdi bizitza artikulatzen da.
Bidegorria (bizikleta erreia) oinezkoentzako espaloiaren ondoan dago; hori dela eta, ohikoa da pertsona ugari paseatzen, bizikletan edo patin/skatean ibiltzen ikustea, baita running edo kirol entrenamenduko hainbat modalitate praktikatzen ikustea ere.
Inguruan dagoen skate park bakarra da eta mugaz bi aldeetako gazteak joaten dira beraien zaletasunak praktikatzera bertara.
Haurrentzako parke bat eta ibilbide horretako zenbait tokitan kokatzen eta Bidasoa ibaira ateratzen diren hainbat ontziraleku daude bertan.
Santiagotarrak klubeko instalazioez gain, beste instalazio batzuk daude gune horretan, hala nola futboleko Gal Stadiuma (Real Unión FK).
Deskribapen ekosistemiko hori guztia hasierako morfologian biltzen duen hiri-objektu baten kontzeptualizazioaren eta ekoizpen artistikoaren omenez egiten den eskultura baten sorkuntzan pentsatzeko aukera bat da ekosistema hori; gainera, ingurunean txertatuta dagoen pieza «erabilgarri» gisa artikulatuko da, hain zuzen ere Klubaren jarduera gogora ekarri eta klubaren ondarea eskertuko duena.
- Zuzenbide erregimena.
Oinarriek arautzen dute idea-lehiaketa Santiagotarrak KEren 50. beterurrena delako «hiri-objetologia»ren proposamenik hoberena aukeratzeko, eta, hala behar izanez gero, udalak gauzatzea izan dezan.
- Publizitatea.
Oinarrien deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta www.irun.org webean argitaratuko dira.
Prozedurari buruzko informazio guztia (oinarriak, eranskinak, ereduak…) eskura egongo dira www.irun.org udaleko webean.
- Lehiaketan parte-hartzea.
Lehiaketan parte hartzea librea da eta hori egin dezake horretarako gaitasuna duen eta oinarriak onartuko duten orok (sortzaile independenteek, diseinu edo arkitektura estudioekt, artistek eta beste batzuek).
Parte har daiteke bakarka edo taldeka. Kasu horretan, talde bakoitzak izendatuko du bere ordezkaria. Bai bakarka bai taldeka bada, bakarka egiten duenak edo, gutxienez, taldea osatzen dutenetako batek izan beharko du obra zuzendaritza eta egikaritze proiektuak egiteko gaitasuna.
Parte-hartzaile bakoitzak talde bakar baten kide izan ahalko da, bai titular gisa bai kolaboratzaile gisa, eta proposamena bakarra aurkeztu ahal izango du. Puntu hau betetzen ez bada, nahikoa arrazoia izango da pare hartzen duen proposamen guztiak baztertzeko.
- Obra proposamenak.
Proposamenen balorazioan funtsezko diseinu-parametro batzuen garapena kontuan hartuko da gune publikoan elementu berri bat instalatzeak berekin dakarren erantzukizuna dela eta.
Era berean, estatikoak edo apaingarri zein eskultura hutsa diren piezen ikuspegitik ateratzen diren eta hausnarketa-azterketa baten prozesu batekin aurkezten diren proposamenak baztertuko dira.
Horregatik, baloratu beharreko diseinu parametroak ondokoak izango dira:
- Ideiagintza prozesua.
Planteamendua eta horren arrazoiak, ezarriko den testuinguru errealarekin lotuta, ondoko lan-atalak kontuan hartu daitezkeelarik:
— Klubaren jardueraren ikerketa.
— Zer den Santiagotarrak. Zein den bere historia eta egungo jarduera, baita ibaiarekin zein herritarrekin duen harremana ere.
— Kokapenaren, kokalekuaren ikerketa (ikusi II. eranskina).
— Nolakoa den ingurunea, zein eremu diren interesgarrienak Objektua ezartzeko (paisaiaren arkitektura morfologikoa) (ikusi I. eranskina).
— Erabileren etnografia.
— Zein erabiltzaile mota ibiltzen/erabiltzen/disfrutatzen duten eremu hori eta objektu horrek nola erantzungo liokeen dagoeneko ezarrita dauden dinamikei.
2. Proposamenak ordezkari izateko, nortasuna eta semantika adierazteko duen ahalmena.
Klubaren jarduerarekin nolabait identifikatzen dela jaso behar du proposamenak, bai morfologian bai kontzepzio formalean, betiere ahaztu gabe pieza Santiagotarrak elkartearen 50. Urtemugaren omenaldi bat dela.
- Herritarrekiko elkarreraginerako tresnak.
Klubak egin duen bezala, «inguruarekiko nolabaiteko erantzukizuna» eduki behar du objektuak.
Atal honetan, prozesu parte-hartzaileak martxan jartzea baloratuko da elementuaren garaipenean, eraikuntzan eta txertatuko den gune publikoaren eguneroko erabilpenean sartzen den elementu gisa. Bestalde, ibaiaren ertzean paseatzen direnentzat eta gunearen inguruan bizi den komunitatearentzat, zein elkarreragina duen eta ekipamendu baliagarria zein erabilgarria izango ote den ere baloratuko da.
- Material iraunkorrak erabiltzea.
Ezinbestekoa izango da proposamena garatzeko aukeratzen diren materialak iraunkorrak izatea bai ekoizpenari bat mantentzeari dagokionez, eta lehentasuna emango zaio tokiko materialak eta fabrikatze prozesuak erabiltzeari.
- Proposamenaren bideragarritasuna eta koherentzia teknikoa.
Proiektuaren ideiek inplementagarriak izan behar dute objektiboki.
Irungo Udalak gehienez 20.000,00 euro (BEZ barne) erabiliko ditu ideia irabazlea gauzatzeko, eta lehiaketaren irabazlearen ardura izango da Egikaritze Proiektua idaztea (beharrezkoa izanez gero) eta objektuaren Obra Zuzendaritza.
Bere ekoizpenean ondoko baldintzak kontuan hartuko dira:
— Ez dute 20.000 euroko kopurua gainditu behar (BEZ barne).
— Segurtasuneko betebehar guztiak bete behar ditu.
— Iraunkorrak izan behar dute / ez iraungikorrak.
— Iraunkorrak izan behar dute, iraunkor kontzeptua bere adierazpenik gorenean ulertuta (materialen aprobetxamendua, bertako ekoizpena, ingurumenean inpaktu txikiena eta beste batzuk baloratuko dira bereziki).
6. Kokapena.
Behin behineko kokapena bilatzeko kontuan hartuko dira hiri-objetuaren ezaugarri teknikoak, neurriak eta pisua. Beti ere, objetuak behar duen kokapena erabakitzea izango da Irungo Udalaren betebeharra.
- Dokumentazioa.
Lehiaketan parte ahal izateko, hurrengo dokumentazioa aurkeztuko da:
— 1. gutun-azala, parte hartzailearen identifikazioari buruzkoa (itxita egon behar du eta kanpotik identifikatuko da parte-hartzaileak hautatutako leloarekin).
a) Parte hartzeko eskaera, III. eranskin ereduaren arabera. Bertan, ardurapeko aitorpen bat sartuko da. Horren arabera, legez ezarritako baldintza guztiekin eta betekizun guztiekin betetzen dela adieraziko da.
b) Taldeen kasuan, kide guztien baterako ardurapeko aitorpen bat sartuko da, eta irabazle ateratzekotan, aldi baterako enpresa elkarte bat eratzeko konpromisoa hartu behar da.
c) Egilearen/egileen CV edo portfolioa. Proposamenekin batera, curriculum profesionala eta/edo proiektuen portfolioa aurkeztu behar da, egileen ibilbide pertsonala eta profesionala ulertzen laguntzen duena, baita haien lan-ildoa ere.
Portfolio honek proposamenaren arduradunaren/arduradunen datu pertsonal guztiak adierazita eduki behar ditu lehenengo orrialdean eta ahalik eta modurik ikuserrazean.
Ezin da, inolaz ere, egileen identitatearen erreferentziarik eman, beti ere, anonimatoa gorde behar delarik.
Arau hori betetzen ez bada, propasamena ez da lehiaketan onartuko.
— 2. gutun-azala, dokumentazio teknikoari buruzkoa (hautatutako lemaz baliatuz identifikatua):
- Proposamenaren DIN A4 Memoria, bertan obra ulertzeko behar diren dokumentuak sartuko dira (zirriborroak, marrazkiak, colageak, planoak, ikuspuntuak, axonometrikoak, diagramak, testuak eta abar).
Memoriak inprimatuta eta koadernatuta, eta formatu digitalean ere bai.
- Erabiliko diren elementuen eta materialen justifikazio-memoria.
- Pieza gauzatzeko aurrekontua, faseak eta kalkulatzen den aldia.
Eman beharreko dokumentazioaz, ez dago ez gehienezko ez gutxieneko mugarik, baina proposamenaren azalpenaren ulergarritasuna eta zehaztapena baloratuko dira.
Prozedura honetara aurkezteak eta inskribatzeak berekin dakar parte-hartzaileek inolako baldintzarik gabe onartzea Oinarri hauetan aurreikusitako guztiaren edukia.
- Proposamenak aurkezteko epea eta lekua.
Aurkezteko epea: hilabeteko epea izango da deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera kontatuta.
Aurkezteko lekua: HAZ Herritarrarentzako Arreta Zerbitzua (San Martzial kalea 2) A/O 08:30-14:00, L 09:30-13:00.
- Proposamena hautatzeko prozesua.
Proposamen irabazlearen hautatze-prozesua bi etapatan egingo da:
- 1. fasea: erabakitzea.
Proposamen guztiak egiazki jasotzen direnean, jasotako proiektu guztiak eskuragarri egongo dira Hautaketa Batzordeko kideek aztertu ditzaten eta egokitzat joko duten behar adinako denbora izango dute horretarako.
Idazkariak deliberazioak zein egunean/egunetan eta non egingo diren proposatuko du Hautaketa Batzordeko kideekin bat etorriz, bertan erakusgai egongo dira proposamenak jasotzen dituzten panelak.
Hautaketa Batzordeak aukeratzeko prozedura bat adostuko du aurkezten diren proposamenen kopuruaren eta kalitatearen arabera.
Proposamen bakoitzaren egilearen nortasuna jakitera emango da ekitaldi berean egingo den gutun-azalak irekitzeko egintzan.
Hautaketa Batzordeko kideek azalduko dute zein arrazoi dela eta aukeratu duten hurrengo fasera pasako diren 5 proiektuak, eta hori guztia jasoko da aktan. Hautaketa Batzordeko edozein kidek hala nahi izanez gero, boto partikularra eman ahalko du.
- Ideiaren defentsa.
Hautaketa Batzordeak hasiera emango dio ahozko defentsari, eta honek balio izango du obraren aurrekontua, lanketa eta kokapena.
Hautatuko 5 proiektuak defendatzeko deia egingo da; horretarako, 15 eguneko epea ezarriko da proposamenak irekitzen direnetik.
Proiektuen defentsa Irunen egingo da, Hautapen Batzordeak eratzen duen epaimahaiaren aurrean.
Defentsa egiten den egunean bertan Hautapen Batzordeak jakinaraziko die parte-hartzaileei noiz emango den emaitzen berri; hau da, zeintzuk diren 3 lanik onenak eta zien den lan irabazlea.
- Hautapen batzordea.
Hauek dira hautapen batzordea osatuko dutenak:
— Alkatea.
— Kultura eta Kirol Arloko zuzendaria.
— Hirigintza Arloko zuzendaria edo teknikari bat.
— Kirol Zerbitzuko teknikari bat.
— Santiagotarrak KE Klubeko presidentea eta kide bat.
Irungo Udaleko idazkariak edo bere ordezkoak egingo ditu idazkariaren lanak.
Hautatze Batzordearen Idazkaritzak egingo du jokabide eta bilera guztien akta.
Batzorde horrek zainduko du Lehiaketako Oinarriak bete daitezen, eta prozesuan sortzen den edozein gai erabakiko du.
Nolanahi ere, Batzordeak ahalmena izango du lan bat edozein unetan deskalifikatzeko, honelako inguruabarretakoren bat gertatzen denean:
a) Deialdiaren xedearekin bat ez badatoz.
b) Dagozkion baldintzak betetzen ez badituzte.
c) Askatasunaren eta berdintasunaren printzipioen aurkakoak baldin badira.
d) Pertsonen eskubideen eta duintasunaren aurkakoak baldin badira.
- e) Beste egile batzuen lanen plagiotzat eartzen badira.
f) entrega epetik kanpo egiten bada edo ez bada egiten oinarri hauen arabera xedatutakoaren arabera.
g) dokumentazioa nahikoa ez bada proposamenen balorazioa behar bezala egiteko.
h) anonimatua haustea, bai edozein bitartekoz baliatuz egilearen berri emateagatik bai proposamenaren egilearen nortasuna identifika ditzaketen elementu grafikoak aurkezteagatik.
i) hautaketa batzordeko kideengan egin litekeen edozein presio saiakeragatik, behar bezala frogatuta.
Hautaketa Batzordearen funtzioak:
— Dokumentazioa aztertzea eta lanen behin betiko onarpena.
— Onartu ez diren lanak zergatik proposatu den baztertzea, arrazoiak emanez eta hori guztia aktan jasoko da.
— Aurkeztutako proposamenak aztertzea eta baloratzea, eta xede horri begira egokitzat joko dituen aholkularitza guztiak eskatu ahalko ditu.
— Dokumentazioa aztertzeko mantenduko den anonimatua zaintzea eta zorrozki betetzen dela egiaztatzea.
— Behin betiko ebazpen proposamena, zeina arrazoitua izango baita.
- Sariak.
Irabazleari 4.000,00 euroko sari bakarra esleituko zaio. Gainera, irabazlea arduratuko da Egikaritze Proiektua idazteaz (beharrezkoa izanez gero) eta proiektuaren Obra Zuzendaritza egiteaz.
Era berean, saria lortzen ez duten bi proiektu finalistei 1.000,00 euroko accesit bana emango zaie.
Sarien zenbatekoei PFEZren atxikipena aplikatuko zaie, indarrean dagoen legeak agintzen duen bezala.
Lehiaketa hutsik deklaratu ahal da.
- Proiektua egikaritzea.
Proiektatutako ideia ekoiztuko du ideia-lehiaketaren irabazleak, beti ere, administrazioaren kontratatze-gaitasuna badu irabazitako ideia ekoizteko, indarrean dagoen kontratu-araudiaren arabera.
- Aurkeztutako obrak.
Lan irabazlea Udalaren jabetzakoa izango da, eta horrez gainera, egileak udalari lana ustiatzeko eskubideak ematen dizkiola ulertuko da, jendaurreko komunikaziorako, erreproduziorako eta banatzeko; hori guztia izaera esklusiboz eta udalaren alde.
Irungo Udalak eskubidea izango du aurkeztutako proposamen guztiak argitaratzeko eta ikusgai jartzeko, baita edozein kopiaketarako ere.
Egileek, edo bere ordezkariek, jaso ditzakete ez saritutako proposamenak udalak adieraziko duen lekuan eta egunean. Jasotzen ez bada, udala bihurtuko da jabe eta, beharrezkoa bada, suntsi lezake.
Udalak ez du bere gain hartuko aurkeztutako materialak garraiatzean, manipulatzean, ikusgai jartzean, biltegiratzean edota antzekoetan izan ditzaketen kalteen erantzukizunik.
- Azken xedapenak.
Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
Epaimahaiaren epaitza apelaezina da.
Prozedura gauzatzen den bitartean, oinarri hauen interpretazioari, aldaketei eta ondorioei buruz sor litezkeen zalantza guztiak ebazteko eskumena du Irungo Udalak.
Lehiaketa honek izaera administratiboa du; ordenamendu juridiko-administratiboak eraentzen du bere interpretazioa eta garapena, eta alderdiek espresuki onartu behar dute Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa.