18

mar / 2021

SORGUNE 2021_Praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kulturagune independienteei zuzendutako diru-laguntzak

2021 eta 2022ko ekitaldietan burutuko diren Kulturagune independienteek aurkezten dituzten jarduera-proiektuei diru-laguntzak emateko arauak. Programa espezifikoak antolatuz eta horretarako diru-hornidura, azpiegitura eta egitura egokiak erabiliz, hainbat prozesuri (ekoizpena, prestakuntza edo kulturaren edo artearen alorreko eskuhartzea) ekiteko espazio, baliabide eta lankidetzarako laguntza eskaini behar dizkiete pertsonei zein kolektibo sortzaileei, betiere orientabidetzat hartuta adierazpen artistikoen berrikuntza, talentuak hautematea eta bultzatzea, partekatutako kudeaketa eta tokiko ingurunearekiko harremana.

Jarduera-proiektu horiek kultura- edo sormen-sektore bati lotuak izan beharko dute (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, literatura, musika, antzerkia, zirkua, magia, bertsolaritza eta abar).).Epea: 2021/04/19 ♦ EHAO ♦ (info +)

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude