21

abu / 2018

Storytelling praktikoko tailerrak artistentzat eta kultur enpresentzat

Zer da?

Sorkuntza industriako enpresak eta profil profesionalak storytellingaren artea eta zientzia ikasten hasteko prestakuntza programa bat da hau.

Storytellinga da istorioak erabiltzea komunikazio helburuak lortzeko tresnatzat. Teknika honek garrantzi handia hartu du azkenaldian, gero eta zailagoa baita pertsonen arreta erakartzea, eta are zailagoa gogoan hartuko duten mezu bat helaraztea.

Istorio guztien oinarrizko printzipio komunak landuko dira tailerrean, baina, lana esanguratsuagoa izan dadin, parte hartzaile bakoitzak erabakiko du zer istorio landu nahi duen bere egungo egoerari, testuinguruari eta erronkari aurre egiteko.

Tailerraren diseinua eta metodologia saio guztietan landuko diren zeharkako hiru ardatzetan oinarrituko dira:

– Konfiantza noren esperientzian, besteren esperientzian eta prozesuan

– Esperientzia dinamiko eta ludikoa

– Bakarkako zein taldekako ekintzaren bidezko ikaskuntzan eta praktikan oinarritutako metodologia

Zer abantaila ditu?

Teknika honi esker, jendeak zure proposamenaren muina erraz ulertzeko moduan argituko dituzu kontzeptuak eta azalduko duzu zure balio eskaintza edo emango duzun zerbitzua.

Konplexua dena sinplifikatzen lagunduko dizu.

Eskakizunak

Sorkuntza industriako hamabi enpresa edo ekintzailek parte har dezakete.

Aukeraketa prozesua

Eskatzaileek izena ematen duten ordenan aukeratuko dira parte hartzaileak, eskakizunak beteta betiere.

Programaren barruko jarduera nagusiak

Eduki hauek landuko dira programaren barnean:

  1. Istorio bat etxe bat bezalakoa da, eta, prozesuan galdu gabe eraikiko badugu, lagungarria da plano bat edukitzea: entzuleak, mezua, bitartekoa.
  2. Istorioen prototipogintza. Istorioa gure burutik atera eta besterekin partekatzeko unea da, haien feedbackari esker hobetu dadin.
  3. Inpaktua izateko diseinua. Istorio batek nahi dugun aldaketa sorrarazteko balio duten oinarrizko elementuak landuko ditugu: tonua, estiloa eta narratiba.

Egutegia

  • Irailak 13, 09:30etik 13:30era bitartean
  • Irailak 20, 09:30etik 13:30era bitartean
  • Irailak 27, 09:30etik 13:30era bitartean

Norentzat da?

Berrikuntzarekin eta sormenarekin harreman handia duten sektoreentzat: moda, arkitektura, publizitatea, komunikabide berriak, bideo jokoak, arte interaktiboak…

Sektore tradizionalagoentzat: arte eszenikoak, ikusizko arteak, kultur ondarea, zinea, telebista, irratia, musika, liburuak, prentsa…

EMAN IZENA

Kontaktua

Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Autoenplegu Saila

empresas@bidasoa-activa.com

tfno: 943 50 96 00

This entry was posted in Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje, Formakuntza, Ikastaroak eta tailerrak. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude