Helburuak
Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea bultzatzeko programa (Indartu Programa) arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean (Irun eta Hondarribia barne) enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egingo duten enpresei diru-laguntzak emateko, arau honetan jasotako baldintzetan. Inbertsio horiek enplegu-bolumen handia sortu beharko dute.
Hartzaileak
Agindu honetan jasotako diru-laguntzak enpresa hauek lortu ahal izango dituzte: enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), baldin eta erauzketa, eraldaketa edo produkzioko industria-enpresak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte era horretako enpresentzat (produktu-prozesuari lotuak); horrez gain, diruz lagundu beharreko inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean edo Oiartzualdean kokatu behar dira
Muga eguna: 2015/10/15