03

eka / 2013

«Sormen Lantegiak» programaren barruan 2013. urtean diru-laguntzak

1.– Agindu honen xedea da «Sormen Lantegiak» programaren diru-laguntzak arautu eta 2013. urteko deialdia egitea. Diru-laguntza horien bidez, arte- eta kultura-proposamenak garatzen lagundu nahi da, zehazki ikerketa, esperimentazioa, elkarrizketa eta diziplina artistiko eta sozialen arteko elkarrekintza tresna hartuta berrikuntza eta singulartasuna sustatzen duten arte- eta kultura-proposamenak.

2.– Arte- eta kultura-proposamen horiek honako diziplina hauetakoren bati lotuta egon beharko dute: ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, literatura, musika, antzerkia, zirkua, magia edo bertsolaritza.

2. artikulua.– Modalitateak eta diru-baliabideak.

1.– Agindu honek honako laguntza-modalitate hauek jasotzen ditu:

a) II. kapituluan eskatzen diren baldintzak eta ezarritako eran betetzen dituzten sormen guneen jarduera-programetara bideratutako diru-laguntzak (Sorgune modalitatea).

b) III. kapituluan eskatzen diren baldintzak eta ezarritako eran betetzen dituzten proiektu eta prototipo kulturalak diseinatzera zuzendutako ikerketa-proposamenetara bideratutako diru-laguntzak (Ikertu modalitatea)

c) IV. kapituluan eskatzen diren baldintzak eta ezarritako eran betetzen dituzten kultur proiektuak egitera bideratutako diru-laguntzak (Arragoa modalitatea).

Info +

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude