16

eka / 2014

«Sormen Lantegiak» programaren barruan 2014. urtean diru-laguntzak

1.– Agindu honen xedea da «Sormen Lantegiak» programaren diru-laguntzak arautu eta 2014. urteko deialdia egitea. Diru-laguntza horien bidez, arte- eta kultura-proposamenak garatzen lagundu nahi da, zehazki ikerketa, esperimentazioa, elkarrizketa eta diziplina artistiko eta sozialen arteko elkarrekintza tresna hartuta berrikuntza eta singulartasuna sustatzen duten arte- eta kultura-proposamenak.

2.– Arte- eta kultura-proposamen horiek honako diziplina hauetakoren bati lotuta egon beharko dute: ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, literatura, musika, antzerkia, zirkua, magia edo bertsolaritza.

2. artikulua.– Modalitateak eta diru-baliabideak.

1.– Agindu honek honako laguntza-modalitate hauek jasotzen ditu:

a) II. kapituluan eskatzen diren baldintzak eta ezarritako eran betetzen dituzten sormen guneen jarduera-programetara bideratutako diru-laguntzak (Sorgune modalitatea).

b) III. kapituluan eskatzen diren baldintzak eta ezarritako eran betetzen dituzten proiektu eta prototipo kulturalak diseinatzera zuzendutako ikerketa-proposamenetara bideratutako diru-laguntzak (Ikertu modalitatea).

c) IV. kapituluan eskatzen diren baldintzak eta ezarritako eran betetzen dituzten kultur proiektuak egitera bideratutako diru-laguntzak (Arragoa modalitatea).

2.– Diru-laguntza horietarako, guztira, milioi bat (1.000.000) euro erabiliko dira.

3.– Diru-kopuru osoa honela banatuko da laguntza-modalitateen artean:

a) Sorgune modalitatea: bostehun eta berrogeita bederatzi mila (549.000) euro.

b) Ikertu modalitatea: berrogeita hamaika mila (51.000) euro.

c) Arragoa modalitatea: laurehun mila (400.000) euro.

3. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradunak.

1.– Agindu hau argitaratzen den egunean, hurrengo kapituluetan laguntza-modalitate bakoitzarentzat ezartzen diren baldintzak bete eta berezko pertsonalitate juridikoa duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuek eskatu ahal izango dituzte deialdi honetako diru-laguntzak. Beraz, ezingo dituzte eskatu pertsona fisiko edo juridikoek osatutako pertsonalitate gabeko elkarketek.

Ikusi dekretua

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude