16

eka / 2014

Dantza sustatzeko diru-laguntzak (2014)

la-danza-clasica.jpgDeialdi honen bidez diruz laguntzen diren jarduerak honako atal hauei dagozkien kapituluetan zehaztu eta deskribatzen direnak dira:

– II. kap.: Koreografia sorkuntza.

– III. kap.: Dantza konpainiak sendotzea.

– IV. kap.: Dantza-lanen ekoizpena.

– V. kap.: Dantza profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak eta laguntzen muga orokorra.

1.– Laguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra 400.000 eurokoa izango da eta aipatutako modalitateen artean honela banatuko da: 28.000 euro Koreografia sorkuntzarako; 114.000 euro Konpainiak sendotzeko, 172.000 euro Dantza-lanak ekoizteko, 85.200 euro Dantza profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntzarako.

2.– Modalitate baterako ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada (eskabiderik ez egoteagatik edo eskakizunak ez betetzeagatik), gainontzeko kopurua beste modalitate batera eramango da, Koreografia sorkuntzaren modalitatekora izan ezik. Egoera hau gertatuz gero, lehentasuna izango du eskatutako diru kopuru orokorra eta hasierako kopuruaren arteko desoreka handien duen modalitateak.

Ikusi dekretua

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude