10

eka / 2015

2015. urterako Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko diru-laguntzak

Vintage artists brushes and paint tubes on an abstract artistic backgroundDiruz lagundu daitezkeen modalitateak eta jarduerak.

1.– Sustapen-zabalkundearen modalitatea.

a) Arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (jaialdiak, erakusketak, lehiaketak,…), bai eta edozein euskarritan jasotako egileen gaineko dokumentazioa ere. Ekitaldiok Euskadiko Autonomia Erkidegoko arte zentroetan izango dira, eta Euskal Herrian bizi diren egileen lanak erakutsi edo zabalduko dute.

b) Euskadiko Autonomia Erkidegoan egiten diren arte garaikidearen gaineko sentsibilizazio-ekimenak (batzarrak, jardunaldiak, kongresuak, lantegiak, hitzaldiak…) eta horiei buruzko edozein euskarritan jasotako dokumentazioa.

Modalitate honetan ez dira lagunduko ez urteko programazioak, ezta ohiko jarduntzat hartzen direnak ere. Hortaz, erakunde eskatzailearen programan edo jardueran ohiz kanpokotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak jasoko dira soil-soilik.

2.– Argitalpenen modalitatea.

Euskarri desberdinak erabiliz egindako publikazioak egitea, beren xedea Euskal Herriko arte garaikidea zabaltzea eta bertako artistak eta haien lana sustatzea bada.

3.– Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea.

Arte plastiko eta ikusizkoen sorkuntza-ekoizpenaren eremuan proiektuak egitea: arte-lanak ekoiztea eta ikertzea.

Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak, bai bide presentziala erabiliz bai bide elektronikoa erabiliz, nola tramitatu behar diren azaltzen dituzten argibideak euskadi.eus-en honako helbide hauetan daude ikusgai:

Sustapen-zabalkundearen modalitatea:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2015/ap_zabalkundea/y22-izapide/eu/

Argitalpenen modalitatea:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2015/ap_argitalpenak/y22-izapide/eu/

Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2015/ap_ekoizpena/y22-izapide/eu/

Eskabideak aurkeztea: Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

info + gobierno vasco educacion bilaketarekin bat datozen irudiak

This entry was posted in Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea. Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude