21

api / 2015

Arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza 2015. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak

3.– EEIk diruz laguntzen dituen gastuak:

Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko muntaia-gastuak, eszenografia edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak. Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko. Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko.

4.– Laguntzen zenbatekoak.

a) Ostatu eta otorduetarako gehienezko gastuak, pertsonako eta eguneko: Espainian, hirurogeita hamabost (75) euro ostaturako eta berrogeita bi (42) euro dietarako. Espainiatik kanpora, ehun eta hogei (120) euro ostaturako eta hirurogeita hiru (63) euro dietarako.

b) Ondorengo dietak onartuko dira: emanaldi egunetakoak, eta joan-etorrietarako beste egun bat.

Arte plastiko eta ikusizkoen erakusketen kasuan, soilik joan-etorrietako, eta muntaia eta inauguraziorako dietak onartuko dira. Astebeteko dietak onartuko dira gehienez ere.

c) Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita bederatzi (0,29) euro km-ko gehi autopista eta parkinga. Furgoneta erabiliz gero, zero koma berrogei (0,40) euro km-ko gehi autopista eta parkinga. Kilometro kopurua kalkulatzeko, diru-laguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.

d) Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren faktura, erregaia, autopista eta parkinga.

e) Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, soilik maila arrunteko txartela onartuko da.

ikusi dekretua

Sarrera hau Diru-laguntzak, Ekintzaile-komunitatea kategorietan argitaratu da eta , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude