Multzoka emanda, diruz lagun daitezkeen egitasmoak:
A multzoa: euskararen erabilera areagotu eta sendotzeko egitasmoak esparru ez formaletan, bereziki aisialdian garatzen direnak (aisialdirako begiraleei zuzendutako prestakuntza eta material-prestakuntza, harreman-sareetan eta aisialdiko kirol ekintzetan euskararen erabilera areagotu, sustatu eta indartzeko egitasmoak…). Haur eta gazteei zuzendutakoak lehenetsiko dira.
B multzoa: euskaraz ez dakiten euskal herritarrak eta etorkinak euskarara hurbiltzeko helburua duten jarduerak eta egitasmoak.
C multzoa: euskararen familia bidezko transmisioa sendotzea helburu duten egitasmoak.
D multzoa: euskararen ondareari buruzko informazioa jaso, gorde edota digitalizatu eta hedatzea helburu duten egitasmoak (gehienez ere 2 egitasmo diruz lagunduko dira, puntuazio altuena lortzen dutenak).
E multzoa: euskarari zuzenean lotutako alderdiak aztertzea helburu duten jardunaldiak (gehienez ere, 3 egitasmo diruz lagunduko dira, puntuazio altuena lortzen dutenak).
F multzoa: euskalgintzan ibilbide oparoa izateagatik nabarmendutako pertsonak edo elkarteak omentzeko egitasmoak (gehienez ere, 2 egitasmo diruz lagunduko dira, puntuazio altuena lortzen duena).
G multzoa: euskaraz landu eta plazaratutako kalitatezko ekarpenak bikaintasunaren irizpideen arabera bultzatu eta babesteko egitasmoak (gehienez ere, egitasmo 1 diruz lagunduko da, puntuazio altuena lortzen duena).
H multzoa: euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea helburu duten egitasmoak: irakurketa- eta idazketa-trebetasunak garatze aldera buruturiko jardunak, sariak, lehiaketak, idazleen eta irakurleen arteko topaketak eta literatura gidak (gehienez ere, 10 egitasmo diruz lagunduko dira, puntuazio altuena lortzen dutenak).