27 Mar Gutxiago geratzen da jada KREA BIDASOArako
KREAren hamalaugarren edizioan BIC Bidasoa Gipuzkoa aurkeztuko da
- Ekitaldiak irudi bisual berria izango du eta martxoaren 30ean ospatuko da Ficoban.
- Eskualdeko 50 urtetik gorako jarduera duten industria-enpresak eta prestakuntza-zentroak izango dira ekitaldian.
Irun, 2023ko martxoaren 2a.- Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, Krea Bidasoa ekitaldia antolatu dute aurten ere, martxoaren 30ean, Ficoba erakustazokan.
Miguel Angel Paezek, Bidasoa bizirikeko presidenteak, nabarmendu duenez, “gure lurraldeko berrikuntza, baliabideak eta talentua balioan jartzea da ekitaldi honen helburua. Gainera, Irun eta Hondarribiko eragile ezberdinek lankidetza loturak sortu edo areagotu ahal izatea bilatzen dugu”.
Aurten, Krea Bidasoak “Eskualdea eraldatuz” goiburua aurkeztuko du, ekintzailetza, sormena eta berrikuntza ekosistema osoan egiten ari diren eraldaketak aipatuz, horiek izango baitira aurtengo programazioaren ardatz nagusia.
“Helburua da enpresa-sarearen eraldaketa-gaitasuna transmititzea eta Irunen eta Hondarribian berrikuntzari lotuta sortzen ari diren negozio-eredu berriak ezagutaraztea”, azaldu du Maria Serranok, Agentziako presidenteordeak. “Leloak, era berean, lurraldean dauden eta sortzen diren enpresa-proiektuen garapena eta hobekuntza babesteko gai den eraldaketa- eta berrikuntza-ekosistema baten existentzia islatu nahi du”, gaineratu du Serranok.
Krea Bidasoak nortasun bisual berria estreinatuko du