02 Jun Ekintzaile 2025_Bidasoko startupentzako laguntzak eta laguntza integrala.
Bidasoko startupentzako laguntzak eta laguntza integrala....
Bidasoko startupentzako laguntzak eta laguntza integrala....
Bidasoan ekiteko bekak...
Bidasoa bizirik- Bidasoa activa...
Irungo 7 enpresa industrilek parte hartu dute Bidasoa bizirikek antolatu duen Datua kudeatzeko ikastaroan
Irungo Udalak, Bidasoa biziriken-ren bitartez, "Datuaren kudeaketa enpresan" ikastaroa antolatu du eskualdeko industria-ehunari zuzenduta. Ikastaro hau Irun Ekintzan-ek sustatzen dituen ekintzen barruan kokatzen da.
“Bidasoa bizirikek harreman zuzena du eskualdeko enpresa industrialekin, eta bilera eta topaketa horien ondorioz, zenbait gairi buruzko prestakuntza jasotzeko beharra eta nahia antzeman da, besteak beste, datuen kudeaketari buruzkoa. Eta, hain zuzen ere, hortik sortu zen ikastaro hau abian jartzeko ideia” adierazi du Miguel Angel Páez Bidasoa bizirikeko lehendakariak. Horrez gain, ikastaro honetan, parte-hartzaileek datuak ateratzeko eta baloratzeko tresnak eskuratu dituzte, proiektu potentzialak identifikatzeko eta negozioaren errentagarritasuna hobetzeko.
Mondragon Unibertsitateko Business Data Analytics Graduko irakasleek eman dute ikastaroa, eta, bertan, parte-hartzaileei beren enpresak sortzen dituen datuen erauzketari eta kudeaketari buruzko ezagutzak handitzen lagunduko dien edukia landu dute, horiek kudeatu eta ezar daitezkeen proiektuak identifikatu ahal izateko. Gainera, Business Model Canvas, Roadmap edo Power BI bezalako tresnekin lan egin dute.
Ikastaroak zati praktikoa eta teorikoa izan ditu. “Oso aukera ona da enpresentzat, datu zehatzak ateratzen jakiteak, interpretatzen jakiteak eta, ondoren, garatzen diren proiektuetan aplikatzeak bakoitzaren errentagarritasuna eta eraginkortasuna hobetzen laguntzen baitie. Gainera, beste errealitate batzuk ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta networkinga egiteko aukera ere izan dute”, Paezek nabarmendu duenez.
Bidasoa bizirikek Datua kudeatzeko ikastaroa antolatu du eskualdeko enpresa industrialentzat Helburua da datuak ateratzeko tresnak erabiltzen ikastea eta horiek kudeatzen eta interpretatzen jakitea. 35 orduko iraupena izango du eta Mondragon Unibertsitateko...
Ekainaren 1ean XXVII. Enpleguaren Astea ospatuko da ohiko formatuan...
2021ean egiten den bigarren edizioa da, eta 27 enpresak hartuko dute parte. Lehentasuna izango dute lan-eskaintzetan izena eman dutenek.Irun, 2021eko azaroak 9.- Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, bihar Ficoban...
Web honek helburu teknikoarekin baino ez ditu erabiltzen norberaren eta hirugarren erakundeen cookieak, erabiltzaileen nabigazioa ahalbidetzeko, ondorengo sarbideak errazteko eta erabilera-estatistikak egiteko, datu pertsonalik bildu edo laga gabe.
Arduraduna: Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa Bizirik-Bidasoko Garapen Agentziaren esku uzten dutenak eskumen publikoen erabilera
Helburua: Bidasoako eskualdean garatutako ikastaro, tailer, dirulaguntza, zerbitzu eta baliabideei buruzko informazio-buletina kudeatzea.
Eskubideak eta informazio gehigarria: zure datuen tratamenduari buruzko eskubideak erabil daitezke, eta tratamendu horri buruzko informazio gehigarria lor daiteke gure webguneko pribatutasun-atarian: www.ideiakbizirik.com
Arduraduna: Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa Bizirik-Bidasoko Garapen Agentziaren esku uzten dutenak eskumen publikoen erabilera Helburua: Erakundearentzat interesgarriak diren eta sektore publikoari eta pribatuari lotuta dauden pertsonekiko komunikazioa kudeatzea. Eskubideak eta informazio gehigarria: zure datuen tratamenduari buruzko eskubideak erabil daitezke, eta tratamendu horri buruzko informazio gehigarria lor daiteke gure webguneko pribatutasun-atarian: www.ideiakbizirik.com