01

ots / 2019

Tailer teknologiko eta pertsona ekintzaileei zuzendutako tailerren arrakasta

  • Haur, nerabe eta gazteei zuzendurik egin diren espiritu berritzailea piztera bideraturiko tailerrek arrakasta handia izan dute.
  • Azkeneko hilabeteetan zehar pertsona ekintzaileei zuzenduriko ikastaro eta tailer ezberdinak egin dira.

 Espiritu ekintzailearen iratzartzea

Ekintzailetza sortzailea akuilatu eta gazteengan espiritu ekintzailea iratzartzeko helburuarekin, tailer ezberdinak antolatu dira Irun eta Hondarribian. Txikiak direnetik ekintzailetza bultzatzea da helburu nagusia, ekintzialetza hori sormena, teknologia eta lankidetzara bideratuz, proiektuen zein espazioen bitartez. Era honetan, txikienengan aldaketak lortzen dira eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatzen zaie.

Hondarribiko kasuan, GAZTETEK-Gabonak tailerrak antolatu ziren. Interes handia sortu ostean, 8 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduriko 26 plazak inoiz baino azkarrago betetzea lortu zen. Bertan, 20 ordutako iraupena izan zuen tailerrean, bideojokoen sorrera, programazioa, bideo musikalen edizioa, 3D motako inpresioa, elektronika eta errobotikako oinarrizko ezagutza batzuk bereganatzeko aukera izan zuten.

Bestetik, Irunen, 100 haur, nerabe eta gazteek honako tailerretan parte hartu zuten: “Hondakinen birziklapenerako planta”, “1 vs 1 errobotikoa” eta “Kolore kolore erronka errobotikoa”. Abenduko hilabetean zehar gauzatu ziren eta 12 orduko iraupena izan zuten. Beste alde batetik, bestelako tailerrak egin ziren, hala nola, “Pertsonalizatu zure Gabonak (Maker 4.0)” eta“Christmas robochef”. Tailer horiek 3 egunetan egin ziren eta 4 orduko iraupena izan zuten.

Tailer hauek gure eskualdeko pertsonen izaera sortzailea islatzen dute, bere garapena lagunduz.

Pertsona ekintzaileei babesa

Beste alde batetik, azken hilabeteetan zehar, formazio ekintza ezberdinak egin dira enpresa proiektuak martxan jarri dituzten eta finkapen fasean aurkitzen diren sorrera berriko enpresetako pertsona eragileei zuzendurik.

Ikastaro hauen helburua enpresa berrien gestioa hobetu eta errealitate legal berrietara egokitzeko ezagutzak eta erremintak ematea izan da.

Eskakizun gehien eragin dituen gaietako bat datuen babesa arautzen duen araudia izan da. Europa mailako datuen babesa arautzen duen araudia 2016 urteko maiatzaren 25ean indarrean sartu zenetik, enpresa guztiek haien betebeharrak araudi berri honen betekizunera egokitu behar dituzte.

Zentzu honetan, Irun eta Hondarribian tailer ezberdinak antolatu dira. Irunen, azaroaren 30ean eta abenduaren 18an taldekako formazio saioak egin ziren, enpresaren informazioa legearen eskakizunetara egokitzeko helburuarekin. Bestetik, Hondarribian, urriaren 15 eta 16ean bi orduko iraupena izan zuten bi saio egin ziren eta datuen babesa eta kontaktuen datu baseen gestioaren inguruan hausnartu zen.

Tailer hauek Irun eta Hondarribiko Udalarengatik antolatuak izan dira, Bidasoa biziriken bitartez, eta Irun Ekintzan, Hondarribia Abian eta Ibilbide Bereziak proiektu europarraren POCTEFA programaren laguntzarekin.

Sarrera hau Artikulua, Ekintzaile-komunitatea, Ekintzailetza-Emprendizaje kategorietan argitaratu da eta , , , , , , , , etiketarekin. Gorde permalinka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude